Rüstempaşa meskita
Rüstempaşa meskita | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Turkiako probintzia | Istanbul probintzia |
Turkiako barrutia | Fatih |
Mahalle | Tahtakale |
Koordenatuak | 41°01′03″N 28°58′07″E / 41.017591°N 28.968748°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1561 (egutegi gregorianoa) |
Izenaren jatorria | Rüstem Pasha (en) ![]() |
Erlijioa | islama |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Mimar Sinan |
Materiala(k) | Granitoa |
Rüstempaşa meskita (turkieraz: Rüstempaşa Camii) meskita otomandarra da, Istanbulgo Hasırcılar Çarşısı azokan kokatua, Mimar Sinan arkitektoaren lana.
Historia
Rüstempaşa meskita Otomandar Inperioko arkitekto-buru zen Sinanek diseinatu zuen Rüstem Pasha Bisir Handiarentzat (Suleimanen alaba zen Mihrimah-ren senarra). 1561 eta 1563 artean eraiki zen[1].
Ezaugarriak
Kanpoaldea
Meskita terraza baten gainean eraiki zen, denda gangadunen gainean, alokairuekin eraikin multzoa ekonomikoki laguntzeko. Erpinetan dauden eskailera estu eta bihurrietatik patio zabal batera ematen dute. Meskitak bost baoko arkupe bikoitza du, bata kupulekin eta bestea teilatu beheratu eta sakonekin[2].
Barnealdea
Eraikinaren oinplanoa laukizuzen batean inskribatutako oktogono bat da. Kupula nagusia lau erdi-kupulatan oinarritzen da, ez eraikinaren ardatzetan baina diagonaletan. Kupularen arkuak lau zutabe oktogonaletatik irteten dira, bi hegoaldean eta beste bi iparraldean, eta ekialdeko eta mendebaldeko hormetako pilareetatik. Ipar eta hegoaldean galeriak ageri dira, pilareetan eta hauen arteko marmolezko koloma txikietan bermatuak[2].
Iznikeko zeramika bikain eta ugariek, marrazki geometriko eta loredun askotarikoak (krabelinak, bitxiloreak, tulipak, lirio eta lilak), arkupea apaintzeaz gain, barneko horma, mihrab, minbar eta kolomak estaltzen dituzte. Zeramika hauetan gorri bizi kolorea ageri da, Iznik garai goiztiarreko ezaugarri (1555-1620) eta Istanbuleko beste meskitak ez dute zeramika mota hau hainbeste erabiltzen[3].
Irudiak
-
Arkupea
-
Zeramika apainduak
-
Zeramika apainduak
-
Zeramika apainduak
-
Barnea
-
Barnea
-
Mihraba