RSC Anderlecht
Ezizena(k) | Sporting, Paars-wit (nl), Les Mauves et Blancs (fr) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1908 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Constant Vanden Stock Stadium edukiera: 26.361 lagun inaugurazioa: 1917 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Wouter Vandenhaute | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Felice Mazzù | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Belgikako Pro League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 3.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
RSC Anderlecht edo Royal Sporting Club Anderlecht Belgikako futbol talde nagusia da, Anderlecht hirian egoitza daukana. Anderlecht Brusela-Hiriburua eskualdeko udalerria da. Belgikako txapelketa gehien irabazi ditu eta Europako 5 titulu ere baditu, bina Errekopa eta Superkopa eta UEFA Kopa bat.
Historia
1908an sortu bazen ere 1921 arte ez zen Belgikako lehen mailara igo. Lehenengo liga titulua 1946-47 denboraldian eskuratu zuen eta ordutik Anderlechtek beti lehenengo seien artean amaitu du liga.
Europari dagokionez lehenengo tituluak Errekopa eta Superkopa izan zituen. 1976, 1977 eta 1978an jarraian jokatu zituen Errekopako finalak eta bitan garaile atera zen. Orduan Superkokak ere eskuratu zituen.
UEFA Kopako finala 1983 eta 1984ean jokatu zituen. Lehenengoa SL Benficari irabazi zion eta bigarrena Tottenham Hotspurren aurka penaltietan galdu zuen. Urte haietan Europako Kopan ere aritu zen eta 1982 eta 1986an final aurrekoetara iritsi zen.
XXI mendean ere maila bikaina erakutsi du, dagoeneko 9 Liga irabaziz, azkena 2016-17 denboraldian.
Uniformea
|
|
|
|
|
Palmaresa
Belgikan: 59
- Belgikako Liga (34): 1947, 1949, 1950, 1951, 1954, 1955, 1956, 1959, 1962, 1964, 1965, 1966, 1967, 1968, 1972, 1974, 1981, 1985, 1986, 1987, 1991, 1993, 1994, 1995, 2000, 2001, 2004, 2006, 2007, 2010, 2012, 2013, 2014, 2017.
- Belgikako Kopa (9): 1965, 1972, 1973, 1975, 1976, 1988, 1989, 1994, 2008.
- Belgikako Superkopa (13): 1985, 1987, 1993, 1995, 2000, 2001, 2006, 2007, 2010, 2012, 2013, 2014, 2017.
- Belgikako Ligako Kopa (3): 1973, 1974, 2000.
Nazio artean: 5
Europako Kopa
- final aurrekoak 1982 eta 1986an.
Europako Errekopa
- Txapelduna (2): 1976, 1978.
- Finalista (2): 1977, 1990.
UEFA Kopa
- Txapelduna (1): 1983.
- Finalista (1): 1984.
Europako Superkopa
- Txapelduna (2): 1976, 1978
Jokaturiko nazioarteko finalak
Txapelketa | Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|---|
Europako Superkopa | 1976 | Anderlecht | 5-3 (1-2, 4-1) | FC Bayern Munich |
1978 | Anderlecht | 4-3 (3-1, 1-2) | Liverpool FC | |
Ferien Kopa | 1969-70 | Arsenal FC | 4-3 (1-3, 3-0) | Anderlecht |
UEFA Kopa | 1982-83 | Anderlecht | 1-0, 1-1 | SL Benfica |
1983-84 | Tottenham Hotspur | 2-2 (1-1, 1-1 pen 4:3) | Anderlecht | |
Europako Errekopa | 1975-76 | Anderlecht | 4-2 | West Ham United |
1976-77 | Hamburger SV | 2-0 | Anderlecht | |
1977-78 | Anderlecht | 4-0 | Austria Viena | |
1989-90 | UC Sampdoria | 2-0 | Anderlecht |
Euskal taldeen aurkako partidak
Anderlechtek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2009-10 | UEFA Europa League | Final hamaseirenak | Athletic Anderlecht |
1-1 4-0 |
Anderlecht Athletic |
Kanpo estekak
- (Nederlanderaz)(Frantsesez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz)Anderlechten webgunea