Raoul Wallenberg
Raoul Wallenberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Raoul Gustaf Wallenberg |
Jaiotza | Lidingö Parish (en) , Lidingö eta Stockholm, 1912ko abuztuaren 4a |
Herrialdea | Suedia |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | 1947ko uztailaren 17a (34 urte) |
Heriotza modua | ezezaguna: ezezaguna |
Familia | |
Aita | Raoul Oscar Wallenberg |
Ama | Maj von Dardel |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, enpresaburua, diplomazialaria eta bankaria |
Lantokia(k) | Q10685460 |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
raoulwallenberg.net | |
Raoul Gustaf Wallenberg (Lidingö udalerria, 1912ko abuztuaren 4a - Budapest, 1945eko urtarrilaren 17a desagertua) suediar arkitekto, negozio-gizon, diplomazialari eta humanista izan zen. Milaka judu salbatu zituen Hungarian Holokaustoan.
Arkitektura ikasi zuen Michigango Unibertsitatean. Hegoafrikan eta Haifan denboraldi batez lan egin ondoren, Stockholmen aurkitu zuen lana, judu hungariar baten jabetzako inportazio-esportazio enpresa batean. Bigarren Mundu Gerran, Wallenberg behin baino gehiagotan joan zen Hungariara enpresaren kontuetarako.
1944ko uztailean Budapestera iritsi zen World Refugee Boardeko arduradun gisa. Per Anger diplomazialari suediarrarekin batera pasaporte suediarrak eman zizkien judu hungariarrei. Budapesten 32 eraikin ere erosi zituen eta immunitate diplomatikoaren pean jarri zituen. 10.000 judu inguru hartu zituen ostatu.
1945eko urtarrilaren 17an Budapesten atxilotu zuten sobietarrek eta desagertu egin zen. Geroago, 1947ko uztailaren 17an hil zen Lubiankan, Moskuko KGBren kuartel nagusian. Ez dakigu zergatik atxilotu zuten eta zergatik hil zuten.
Wallenbergek omenaldi ugari jaso ditu: Estatu Batuetako, Kanadako, Hungariako, Australiako eta Israelgo ohorezko herritarra; Justu Nazioen Artean.