San Valentín mendia
San Valentín mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4.058 m |
Prominentzia | 3.696 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°35′42″S 73°20′45″W / 46.595°S 73.3458°W |
Mendikatea | Andeetako Patagonia |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Probintzia | Aysén probintzia |
San Valentín mendia (San Clemente mendia izenez ere ezaguna) 4.053 m-ko altuerarekin mendebaldeko Patagoniako mendirik altuena da eta Antartidatik kanpo 40º-ko hegoaldetik altuena da. Ipar Patagoniako izotz eremuaren buruan dago, General Carrera aintziraren eta San Rafael aintziraren artean, Aysén del General Carlos Ibáñez del Campo Eskualdean .
San Valentín mendia estaltzen duen glaziarra eskualdeko garaiena da (3.900 m inguru), eta lautada baten itxura duenez, klima-aldaketak (paleoklimatologia) aztertzeko aproposa da bere izotza zulatuz, espedizio zientifikoen helmuga garrantzitsua bihurtuz.
Patagoniako bigarren gailurrik altuena da, Argentinako Patagoniako ia-ia iparraldeko muturrean dagoen Domuyo sumendiak baino ez du gainditzen.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- John Biggar, The Andes, A Guide for Climbers, Andeak, 3. edizioa, 2005, ISBN 0-9536087-2-7