Sarthe
Sarthe (72) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Loirerria |
Prefetura | Le Mans |
Prefeta | Roland du Luart (UMP) |
Azpiprefeturak | La Flèche Mamers |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 40 |
Udalerriak | 375 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°17′N 0°13′E / 48.28°N 0.22°E |
Azalera | 6.206 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 566129 |
Dentsitatea | 91.222,848855946 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Sarthe Frantziako Loirerria eskualdeko departamendua da (72), Sarthe ibaiak zeharkatua. Prefektura Le Mans hirian dago. Suprefetura hiriak La Flèche eta Mamers dira.
Mugakideak
Mugakide ditu Orne, Eure eta Loir, Loir eta Cher, Indre eta Loira, Maine eta Loira eta Mayenne departamenduak.
Ingurune naturala
Lurralde laua da oro har; iparraldean eta ipar-mendebalean garaiera txikiko mendiak daude. Ordoki zabal antzuak hartzen du lurraldearen erdialdea, eta pinudiek hegoaldea.
Ekonomia
Laborantza (barazkiak, bazkarako landareak), abere hazkuntza (behi eta zerri aziendak, hegaztiak) eta askotariko industria (automobilgintza, metalurgia, zurgintza, ehungintza, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Pertsonaia ezagunak
- François Fillon (1954-), politikaria.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Frantsesez)Departamenduaren webgune ofiziala