Mayotte
Mayotte | |||
---|---|---|---|
| |||
[[Fitxategi:|200px]] | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Mamoudzou 12°46′53″S 45°13′54″E | ||
Azalera | 374 | ||
Punturik altuena | Benara (en) (660 m) | ||
Punturik sakonena | Indiako ozeanoa | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | Komoreak eta Madagaskar | ||
Administrazioa | |||
Presidentea | Daniel Zaïdani | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 320.901 | ||
Dentsitatea | 858,02 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | |||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1974 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +262 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | YT | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | MYT | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Internet domeinua | .yt | ||
mayotte.fr |
Mayotte[1] Frantziako itsasoz haraindiko departamendua da (976), Afrikako hego-ekialdeko uhartedi baten kokatua, Indiako ozeanoan. Europar Batasunaren barnean dago. Frantziaren zati bihurtu zen 1843an gainerako Komoreak uharteekin batera; hala ere, beste uharteek gero independentzia lortu zuten. Hiriburua Mamoudzou da.
Historia
Komore uharteek independentzia lortu zutenean Frantziako administrazioaren eskumenean geratu zen bakarra izan zen Mayotte. 1974an, Komore uharteetan politika estatusa erabakitzeko erreferenduma egin zenean, Mayotte uharteko biztanleen % 64k independentziaren aurka eman zuen botoa. Komore uharteetan ezkerreko gobernua jarri zenean, are gogorrago ahalegindu zen Frantzia Mayotte uhartea bere mende gordetzen.[2]
Ekonomia
Azukre kanabera eta arrantza dira Mayotteko langintzarik garrantzizkoenak.
Pobrezia
Mayottek 300.000 biztanle inguru ditu, bi uharte nagusitan banatuta, Afrikako ekialdeko kostaldetik 800 bat kilometrora eta Paristik 8.000 kilometrora. Azken hamarkadetan, biztanleria ia bikoiztu egin da. Komoreetatik oso gertu dago eta Madagaskartik ez oso urrun, eta migrazio handia izan dute uharte horietatik. Erditzeko gutxi falta zaien familia asko hara joaten dira haurrak han jaio daitezen, eta frantziar nazionalitatea izan dezaten. Herritarren %80 inguru pobreziaren mugaren azpitik bizi dira, eta gutxienez herenak txaboletan bizi dira.[3]