Serumaren gaixotasun[1] edo serumaren eritasuna lehen injekzio baten ondoren sentsibilizatuta geratu den pertsona bati bigarren aldiz serum heterologoa injektatzerakoan, 6-9 egun beranduago agertzen zaizkion zeinu eta sintomen multzoa da. Larruazalean erreakzio lokala agertzen da (kolore gorrikoa, erisipelaren antzekoa) eta urtikaria-erupzio orokorra, edema, giltzaduretako minak, sukarra, agujetak eta albuminuriarekin. Egun batzuen buruan desagertzen dira sintoma horiek, beharrezko neurriak hartuz gero.[2] Clemens Von Pirquet eta Béla Schickek 1906an deskribatu zuten lehendabizikoz.[3]