Shiva

Shiva
hinduismo eta Jainismo
Ezaugarriak
Jatorrizko izena𑖫𑖰𑖪
Sexuagizonezkoa
BizitokiaKailash
Ikonografiatrishula (en) Itzuli, damaru (en) Itzuli, Lingama eta Vasuki (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Parvati eta Sati
Seme-alabakGanesh, Kartikeya (en) Itzuli, Ayyappan (en) Itzuli eta Ashokasundari (en) Itzuli

Shiva (sanskritoz: शिवः Śivá, "itzalpetua"), Hinduismoaren "hiru-formen" jainko deuseztatzailea da.

Horretaz gain, denboraren jainkoa ere bada. Hau ere, hirukotean agertzen da Brahma eta Visnurekin batera. [1] Izen ezberdinak ditu: Hara, Īsha, Īśwara, Kedaranath, Majadeva, Mahéshvara, Rudra, Samba, Śambhú, Śankara.[2] Kedarnath du bere egoitzarik ezagunena.[3]

Ezaugarriak

Errepresentazio batzuetan, buru bat, hiru edo bost izaten ditu, baita hiru begi ere. Horietako bat bere kopetaren erdigunean kokatzen da. Bere hirugarren begi ospetsuak, denboraren hiru egoerak islatzeko ahalmena du: Lehenaldia, orainaldia eta geroaldia. 2-10 beso,ile gorrizka, lepo luzea eta urdinxka. Bere azala urdin grisaxka kolorekoa da. Bere kopetako ilargiak, denboraren zatiketa irudikatzen du hilabetetan. Bere lepo inguruan duen sugeak urtearen zatiketa irudikatzen du eta burezurrezko lepokoak gizartearen desagerpena eta belaunaldiak adierazten du. Shivak animalia askoren ezaugarriak erakusten ditu: aldakaren inguruan tigre azala darama, lepoan kiribildutako suge bat du eta zenbaitetan, orein bat eskuetako batean dauka. Besoetan zenbait suge ditu inguratuta. Bere estatua batzuetan, yoga moduan jartzen ari da Himalaiako Mendikatea sinbolizatzeko. Bere ilea gorantz kiribildua du. shiva jainkoa beste jainkosa bat admiratzen du "otanum" Bere emazte Parvati eta Ganesh semearekin agertu ohi da ere bai.[4][1]

Gurtza

Shiva jainkoa gurtzeko Cannabis Indica erabili izan da Indian milaka urtetan. Kanabisa bhang izeneko ahotik hartzen den forma batean erabiltzen da. Ahotik hartzen diren hostoak erretxinazko hosto hezeak izan daitezke, eta esne-edariz, kalamuz eta Shivaren gurtzaileek jaiegunetan kontsumitutako hainbat espeziaz osatutako piluletan eratzen dira. Kalamu-papilak erretzeko erabiltzen dira. Praktika hori, oro har, gizon santuentzat da, eta Shivaren praktika aszetiko eta gurtzarako dira.[5]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b Saila, Kultur. (2011-07-18). «Siva» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  2. (Ingelesez) Shulman, David Dean. (2014-07-14). Tamil Temple Myths: Sacrifice and Divine Marriage in the South Indian Saiva Tradition. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-5692-3. (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  3. Whitmore, Luke. (2012-06-01). «The challenges of representing shiva image, place, and divine form in the himalayan hindu shrine of kedarnath luke whitmore» Material Religion 8 (2): 215–241.  doi:10.2752/175183412X13346797481113. ISSN 1743-2200. (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  4. «Sadhuak, Indian santu» naiz: 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  5. Godlaski, Theodore M.. (2012-07-05). «Shiva, Lord of Bhang» Substance Use & Misuse 47 (10): 1067–1072.  doi:10.3109/10826084.2012.684308. ISSN 1082-6084. PMID 22742944. (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).

Ikus, gainera

Kanpo estekak