Swazi

Swaziak

Sikhanyiso printzesa umhlanga-n dantzatzen
Biztanleak guztira
c. 1.389.143
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Eswatini: 1.185.000
 Hegoafrika: 1.297.046
Hizkuntza
Swaziera, ingeles
Erlijioa
Animismo, kristautasun
Zerikusia duten beste giza taldeak
Bantu herriak

Swazia[1] (swazieraz: emaSwati) Eswatiniko eta Hegoafrikako Ngwane edo Swazi estatuko etnia bantua. Swaziak nekazariak eta abeltzainak dira gehienbat. 1980 inguruan 1.200.000 ziren. Beren hizkuntza, bantua, benue-kongo sailekoa da. Swaziak kokatzen diren ordokia, itsasbazterreko beheko eta goiko lurren artean dago. Swazien oinarrizko gizarte egitura sendia da: buruzagia, haren ama eta emazteak eta seme-alabak beren sendiarekin. Lanaren banaketa sexuaren araberakoa da: gizonek gerra egiten dute, ehizara joaten dira, eta abereez arduratzen dira; emakumeak, ordea, etxeaz eta urketaz arduratzen dira, eta aleak ehotzen dituzte. Ohiko egitura politikoak gorde dira, erregea eta bere ama hierarkiaren gailurra baitira.

Erreferentziak

Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo-estekak