TKE Ligako 2018ko denboraldia
![]() | |
Donostiarra (irudian) eta Santurtzi elkarteek lehen aldiz parte hartu zuten TKE Ligan. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Traineru Kluben Elkartea |
Partaideak | 12 talde |
Estropadak | 19 estropada |
Hasiera | 2018ko ekainaren 24a |
Amaiera | 2018ko irailaren 16a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Urdaibai (209 p.) |
Txapeldunordea | Hondarribia (197 p.) |
Ohorezko tx. | Zierbena (186 p.) Orio (179 p.) |
Jaitsiera | San Juan (38 p.) Tirán (37 p.) |
← 2017
|
2019 →
|
2018ko TKE Ligakoa Eusko Label Ligaren hamaseigarren denboraldia izan zen. Ekainaren 24an hasi zen Bilbo hiriko uretan, eta irailaren 16an bukatu zen Portugaleten. Lehen aldia izan zen parte-hartzaileen artean Kantabriako trainerurik izan ez zena, aurreko urtean Astillero azken ordezkariak maila galdu ostean.
Denboraldi honetako txapeldun nagusia Urdaibai Arraun Elkartea izan zen, hirugarren urtez jarraian Eusko Label Ligako garaikurra eskuratu baitzuen. Bermeotarrek nagusitasun handiz irabazi zuten txapelketa; guztira, 209 puntu lortu zituzten eta 19 estropadetatik 11etan garaile izan ziren. Bigarren postua, aldiz, Hondarribia Arraun Elkartearentzat izan zen. Gorabehera handirik gabeko denboraldi orekatua jokatu zuten eta bermeotarren arraunketa jarraitu ahal izan zuen talde bakarrenetakoa izan zen; guztira, 197 puntu eskuratu zituzten. Ohorezko txanda, azkenik, Zierbenak eta Oriok osatu zuten.
Bestetik, Ligan debuta egin zuten bi elkarte izan ziren, Santurtzi eta Donostiarra; biek itxura txukuna eman eta 5. eta 7. postuen jabe egin ziren hurrenez hurren. Sailkapenaren beheko aldean Tiránek eta San Juanek denboraldi kaskarra jokatu ostean, maila galdu zuten. Galiziarrek liga azken postuan amaitu zuten eta pasaitarrek azken jardunaldian jaitsiera play-offean arraun egiteko txartela lortu zuten arren, kanporaketako bi jardunaldietan azken postuan gelditu ziren. Play-offa KAE Ligako Lekittarrak eta Astillerok irabazi zuten.
Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Urdaibaik 9 bandera eraman zituen etxera, Hondarribiak 4, Oriok 2, eta Zierbenak eta Cabok bana.
Partaideak
• • • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Herria/Udala | Herrialdea | 2017 |
![]() |
Cabo da Cruz | Club de Remo Cabo de Cruz | Cabo da Cruz | ![]() |
Boiro | Coruña | 10.a |
![]() |
Donostiarra | Kaiarriba Arraun Elkartea | Bantxa | ![]() |
Donostia | Gipuzkoa | 1.a (KAE) |
![]() |
Hondarribia | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | ![]() |
Hondarribia | Gipuzkoa | 2.a |
![]() |
Kaiku | Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea | Bizkaitarra | ![]() |
Sestao | Bizkaia | 4.a |
![]() |
Ondarroa | Ondarroa Arraun Elkartea | Antiguako Ama | ![]() |
Ondarroa | Bizkaia | 8.a |
![]() |
Orio | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | ![]() |
Orio | Gipuzkoa | 3.a |
![]() |
San Juan | Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea | Erreka | ![]() |
Donibane, Pasaia | Gipuzkoa | 6.a |
![]() |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | ![]() |
San Pedro, Pasaia | Gipuzkoa | 9.a |
![]() |
Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | ![]() |
Santurtzi | Bizkaia | 2.a (KAE) |
![]() |
Tirán | Sociedad Deportiva Tirán | Mar do Con | ![]() |
Tirán, Moaña | Pontevedra | 7.a |
![]() |
Urdaibai | Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea | Bou Bizkaia | ![]() |
Bermeo | Bizkaia | 1.a |
![]() |
Zierbena | Zierbena Arraun Elkartea | Zierbena | ![]() |
Portua, Zierbena | Bizkaia | 5.a |
Estropadak
1 Bi estropadetako denborak batuz, Urdaibai izan zen ontzi azkarrena eta, beraz, Cidade da Coruña bandera eskuratu zuena[1].
2 Nahiz eta larunbateko jardunaldian Urdaibai eta igandekoan Orio ontzi azkarrenak izan ziren, Zarauzko XLI. Bandera Hondarribiara joan zen; bi egunetako denborak batuz, hondarribiarrena traineru bizkorrena izan zen[2].
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 42 | 52 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 143 | 153 | 16 | 17 | 18 | 19 | Banderak | Lorpena | |
1. | Urdaibai | 201 | 12 | 12 | 10 | 12 | 12 | 12 | 12 | 12 | 10 | 8 | 12 | 9 | 11 | 12 | 10 | 12 | 12 | 11 | 06 | 92,3 | Txapelduna | |
2. | Hondarribia | 197 | 11 | 10 | 12 | 10 | 9 | 11 | 11 | 11 | 8 | 12 | 10 | 10 | 10 | 11 | 11 | 7 | 11 | 10 | 12 | 43 | Txapeldunordea | |
3. | Zierbena | 186 | 9 | 11 | 11 | 11 | 7 | 10 | 9 | 10 | 11 | 10 | 11 | 12 | 9 | 10 | 9 | 11 | 8 | 75 | 10 | 1 | Ohorezko txanda | |
4. | Orio | 179 | 7 | 8 | 9 | 7 | 11 | 9 | 10 | 9 | 12 | 11 | 6 | 11 | 7 | 8 | 12 | 10 | 9 | 12 | 11 | 23 | ||
5. | Santurtzi | 141 | 10 | 9 | 7 | 8 | 8 | 7 | 8 | 8 | 7 | 9 | 2 | 8 | 5 | 6 | 8 | 9 | 7 | 75 | 8 | - | ||
6. | Cabo da Cruz | 138 | 6 | 6 | 8 | 6 | 5 | 8 | 6 | 3 | 9 | 6 | 9 | 7 | 12 | 9 | 7 | 34 | 10 | 9 | 9 | 1 | ||
7. | Donostiarra | 114 | 8 | 4 | 6 | 9 | 3 | 5 | 4 | 7 | 6 | 5 | 7 | 4 | 8 | 7 | 5 | 5 | 6 | 8 | 7 | - | ||
8. | Ondarroa | 99 | 5 | 7 | 3 | 4 | 10 | 6 | 3 | 6 | 4 | 7 | 1 | 6 | 3 | 5 | 6 | 8 | 4 | 5 | 6 | - | ||
9. | San Pedro | 69 | 4 | 5 | 5 | 01 | 6 | 4 | 5 | 4 | 5 | 1 | 5 | 5 | 4 | 4 | 3 | 4 | 5 | - | - | - | ||
10. | Kaiku | 59 | 1 | 2 | 1 | 5 | 2 | 3 | 7 | 5 | 3 | 3 | 8 | 3 | 6 | 1 | 2 | 6 | 1 | - | - | - | ||
11. | San Juan | 38 | 3 | 3 | 4 | 3 | 4 | 2 | 1 | 1 | 1 | 2 | 3 | 1 | 1 | 2 | 4 | 1 | 2 | - | - | - | Jaitsiera play-offa | |
12. | Tirán | 37 | 2 | 1 | 2 | 2 | 1 | 1 | 2 | 2 | 2 | 4 | 4 | 2 | 2 | 3 | 1 | 34 | 3 | - | - | - | 2019ko KAE Liga |
1 San Pedro kanporatua izan zen Kaikuren kalean sartu eta ziabogan bizkaitarrei traba egiteagatik[3].
2 Cidade da Coruña bandera bi egunetan jokatu zen eta bietan Urdaibai izan zen garaile[1].
3 Nahiz eta 14. jardunaldian Urdaibai eta 15.ekoan Orio ontzi azkarrenak izan ziren, bi egunetan ospatu zen Zarauzko XLI. Bandera Hondarribiara joan zen; bi jardunaldietako denborak batuz, hondarribiarrena traineru bizkorrena izan zen[2].
4 Cabok eta Tiranek denbora berbera markatu zuten 16. jardunaldian.
5 Zierbenak eta Santurtzik denbora berbera markatu zuten 18. jardunaldian.
6 Epaileek Urdaibai kanporatu zuten traineruan parte hartu ezin zuten arraunlariak jartzeagatik[4].
Jaitsiera/Igoera play-offa
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Herria/Udala | Herrialdea | Emaitza |
![]() |
Ares | Club de Remo Ares | Santa Olalla de Lubre | ![]() |
Ares | Coruña | 2.a (GTL) |
![]() |
Astillero | Sociedad Deportiva de Remo Astillero | San José XV | ![]() |
El Astillero | Kantabria | 1.a (KAE) |
![]() |
Lekittarra | Isuntza Arraun Elkartea | Lekittarra | ![]() |
Lekeitio | Bizkaia | 2.a (KAE) |
![]() |
Samertolameu | Sociedad Deportiva Samertolameu | A Terca | ![]() |
Meira, Moaña | Pontevedra | 1.a (GTL) |
![]() |
San Juan | Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea | Erreka | ![]() |
Donibane, Pasaia | Gipuzkoa | 11.a |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
![]() |
Lekittarra | 9 | 5 | 4 | 2019ko TKE Liga |
![]() |
Astillero | 7 | 2 | 5 | |
![]() |
Samertolameu | 7 | 4 | 3 | 2019ko GT Liga |
![]() |
Ares | 5 | 3 | 2 | |
![]() |
San Juan | 2 | 1 | 1 | 2019ko KAE Liga |
Patroi onenaren saria
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/85/San_Pedro_2018ko_Kontxako_sailkapen_estropadan.jpg/350px-San_Pedro_2018ko_Kontxako_sailkapen_estropadan.jpg)
Postua | Patroia | Arraun Taldea | Puntuak[5] |
---|---|---|---|
1 | ![]() |
San Pedro | 16 |
2 | ![]() |
Ondarroa | 11 |
3 | ![]() |
Orio | 10 |
4 | ![]() |
Hondarribia | 9 |
![]() |
Tirán | ||
6 | ![]() |
San Juan | 6 |
![]() |
Santurtzi | ||
8 | ![]() |
Urdaibai | 5 |
![]() |
Zierbena | ||
![]() |
Donostiarra | ||
11 | ![]() |
Cabo da Cruz | 4 |
![]() |
Zierbena | ||
13 | ![]() |
Urdaibai | 3 |
![]() |
Kaiku | ||
15 | ![]() |
Cabo da Cruz | 2 |
![]() |
Hondarribia | ||
17 | ![]() |
Donostiarra | 1 |
![]() |
Kaiku |
Erreferentziak
- ↑ a b "Urdaibaik bere hirugarren bandera irabazi du Coruñan". eitb.eus. 2018.07.08
- ↑ a b "Hondarribia remonta a Urdaibai y se lleva la Ikurriña de Zarautz". Eitb.eus. 2018.08.20
- ↑ "Urdaibai eta San Juan gailendu dira Coruñako lehen jardunaldian". eitb.eus. 2018.07.08
- ↑ Estropada - XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglés Asociación de Remo del Cantábrico. 2018.09.30
- ↑ Emaitzak San Miguel Liga. 2018.09.16
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
TKE Ligako denboraldiak | ![]() |
---|---|---|
2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |