TKE Ligako 2023ko denboraldia
![]() | |
Urdaibai Arraun Elkarteak (irudian) 2022ko denboraldian lortutako garaikurra defendatu zuen. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Traineru Kluben Elkartea |
Partaideak | 12 talde |
Estropadak | 20 estropada |
Hasiera | 2023ko uztailaren 1a |
Amaiera | 2023ko irailaren 17a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Urdaibai (204 p.) |
Txapeldunordea | Zierbena (192 p.) |
Ohorezko tx. | Hondarribia (192 p.) Donostiarra (163 p.) |
Jaitsiera | Santurtzi (48 p.) Samertolameu (34 p.) |
← 2022
|
2024 →
|
TKE Ligako 2023ko denboraldia Eusko Label Ligaren hogeita batgarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 1ean hastekoa zen Coruña hiriko uretan, dena den, lehenengo jardunaldia bertan behera gelditu zen Galiziako kostaldean izan zen denboralearen ondorioz[1]. Hasiera ofiziala, hortaz, egun bat atzeratu zen, uztailaren 2ra, eta Coruña Hiriko VII. Bandera egun bakarrean jokatu zen. Lehiaren amaiera, aldiz, aurreikusitakoa izan zen, irailaren 17an eta Portugaleten. 2023ko denboraldian guztira 19 estropada jokatu ziren[2]. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra zortzigarren aldiz irabazi ondoren, Bermeo Urdaibai Arraun Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua[3]. Lehian Samertolameu elkartu zitzaion, 2022an lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuen elkartea[3].
Denboraldi honetako txapelduna, nagusitasun osoz, Urdaibai izan zen[4]. TKE Ligaren historian bederatzigarren aldia izan zen Bou Bizkaia ontziko mutilek garaikurra irabazi zutena; guztira, 204 puntu lortu zituzten eta 19 estropadetatik 11tan garaile izan ziren[2]. Gainera, 2007ko denboraldian ezarritako errekorra hautsi zuten eta txapeldunordea 14 puntu gutxiagorekin utzi zuten, hau da, bederatzi ligetan bigarren ontziari atera zioten alderik handiena. Zilarrezko postua, hain zuzen ere, Zierbenarentzat izan zen. Galipoek azken estropadako garaipenari esker lortu zuten Hondarribia aurreratzea; izan ere, bi ontziek 192na puntu lortu bazituzten ere, bizkaitarrek ligan bandera gehiago irabazi zituzten[5]. Ohorezko txanda, bestalde, Donostiarrak osatu zuen. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Urdaibaik 10 bandera eraman zituen herrira, Zierbenak 4, Hondarribiak 2, eta Donostiarrak eta Oriok bana[2][4].
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Samertolameu eta Itsasoko Ama arraun elkarteek agur esan behar izan zioten TKE Ligari[4]. Galiziarrak txapelketako kaskarrenak izan ziren: 17 estropadetatik 9tan motelenak izan ziren eta 34 puntu baino ez zituzten eskuratu. Galiziako Traineruen Ligara zuzenean jaisteko txartela, ondorioz, beraien esku gelditu zen. Santurtziarrak, aldiz, azkenaurrekoak izan ziren ligan 48 puntu lortu ostean. Jaitsiera play-offean, baina, ezin izan ziren San Pedro eta Bueu baino azkarrago aritu eta maila galdu zuten[2].
Azkenik, CaixaBank Patroi Hoberenaren Saria Gorka Aranberrirentzat izan zen lehenbiziko aldiz[6]. Podiuma Ioseba Amunarrizek eta Unax Eizagirrek osatu zuten[2].
Partaideak
Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hogeita batgarren denboraldian; horietatik 6 bizkaitarrak ziren, 4 gipuzkoarrak eta 2 galiziarrak[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Samertolameu elkartearen parte hartzea izan zen, Aresek utzitako postua bete zuena[3].
• • • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2022 |
![]() |
Cabo da Cruz | Club de Remo Cabo de Cruz | Cabo da Cruz | ![]() |
Boiro (Coruña) | 8.a |
![]() |
Donostiarra | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua II | ![]() |
Donostia (Gipuzkoa) | 3.a |
![]() |
Getaria | Getariako Arraun Elkartea | Esperantza | ![]() |
Getaria (Gipuzkoa) | 5.a |
![]() |
Hondarribia | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | ![]() |
Hondarribia (Gipuzkoa) | 2.a |
![]() |
Kaiku | Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea | Bizkaitaŕa | ![]() |
Sestao (Bizkaia) | 6.a |
![]() |
Lekittarra | Isuntza Arraun Elkartea | Lekittarra | ![]() |
Lekeitio (Bizkaia) | 11.a |
![]() |
Ondarroa | Ondarroa Arraun Elkartea | Antiguako Ama | ![]() |
Ondarroa (Bizkaia) | 9.a |
![]() |
Orio | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | ![]() |
Orio (Gipuzkoa) | 4.a |
![]() |
Samertolameu | Sociedad Deportiva Samertolameu | A Terca | ![]() |
Meira, Moaña (Pontevedra) | 1.a (GTL) |
![]() |
Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | ![]() |
Santurtzi (Bizkaia) | 10.a |
![]() |
Urdaibai | Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea | Bou Bizkaia | ![]() |
Bermeo (Bizkaia) | 1.a |
![]() |
Zierbena | Zierbena Arraun Elkartea | Zierbena | ![]() |
Portua, Zierbena (Bizkaia) | 7.a |
Estropadak
Denboraldi honetan 18 bandera eta 20 estropada izan ziren jokoan, nahiz eta lehena bertan behera gelditu zen Coruñako uretan izan zen denboraleagatik[2].
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | VII Bandeira Cidade da Coruña1 | Coruña, Coruña | 2023ko uztailaren 1a | -1 | |
2. | 2023ko uztailaren 2a | ![]() |
Zierbena | ||
3. | Fabrika XV. Bandera | Donostia, Gipuzkoa | 2023ko uztailaren 8a | ![]() |
Donostiarra |
4. | Petronor XL. Bandera | Zierbena, Bizkaia | 2023ko uztailaren 9a | ![]() |
Urdaibai |
5. | Bilboko XIV. Bandera | Bilbo, Bizkaia | 2023ko uztailaren 15a | ![]() |
Hondarribia |
6. | Orioko XXXIII. Estropadak - Orio Kanpina XI. Bandera | Orio, Gipuzkoa | 2023ko uztailaren 16a | ![]() |
Urdaibai |
7. | Sestaoko Udaleko XXII. Bandera | Sestao, Bizkaia | 2023ko uztailaren 22a | ![]() |
Urdaibai |
8. | CaixaBank XI. Bandera | Castro Urdiales, Kantabria | 2023ko uztailaren 23a | ![]() |
Urdaibai |
9. | Getxoko Estropaden XLV. Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2023ko uztailaren 29a | ![]() |
Urdaibai |
10. | Santurtziko XLIV. Ikurriña | Santurtzi, Bizkaia | 2023ko uztailaren 30a | ![]() |
Hondarribia |
11. | Hondarribiko XXXVI. Bandera-Mapfre Sari Nagusia | Hondarribia, Gipuzkoa | 2023ko abuztuaren 5a | ![]() |
Urdaibai |
12. | El Correo XXXVIII. Ikurriña-Kutxabank Sari Nagusia | Lekeitio, Bizkaia | 2023ko abuztuaren 6a | ![]() |
Urdaibai |
13. | Illa do Samertolameuko IX. Bandeira-Concello de Moaña | Moaña, Pontevedra | 2023ko abuztuaren 12a | ![]() |
Zierbena |
14. | Concello de Boiroko XXXIII. Bandeira | Boiro, Coruña | 2023ko abuztuaren 13a | ![]() |
Zierbena |
15. | Zarauzko XLVI. Ikurriña2 | Zarautz, Gipuzkoa | 2023ko abuztuaren 19a | ![]() |
Urdaibai |
16. | 2023ko abuztuaren 20a | ![]() |
Urdaibai | ||
17. | Ondarroako XXXIX. Bandera-Cikautxo Sari Nagusia | Ondarroa, Bizkaia | 2023ko abuztuaren 26a | ![]() |
Orio |
18. | Getariako XIV. Ikurriña | Getaria, Gipuzkoa | 2023ko abuztuaren 27a | ![]() |
Urdaibai |
19. | Bermeo Hiriko XLI. Ikurriña-BTWC Sari Nagusia | Bermeo, Bizkaia | 2023ko irailaren 16a | ![]() |
Urdaibai |
20. | LIII. Sari Nagusia-El Corte Inglés XLIX. Bandera | Portugalete, Bizkaia | 2023ko irailaren 17a | ![]() |
Zierbena |
- Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatzekoa zen, baina lehenengoa bertan behera gelditu zen denboraleagatik. Beraz, bigarren jardunaldiko traineru azkarrenak, Zierbenak, eraman zuen bandera[1].
- Zarauzko Ikurrina bi jardunalditan jokatu zen; bietan bermeotarrak izan ziren azkarrenak eta zapia etxera eraman zutenak[7].
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 11 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | Banderak | Lorpena | |
1. | Urdaibai | 204 | - | 8 | 10 | 12 | 10 | 12 | 12 | 12 | 12 | 11 | 12 | 12 | 10 | 7 | 12 | 12 | 6 | 12 | 12 | 10 | 104 | Txapelduna | |
2. | Zierbena | 1925 | - | 12 | 11 | 8 | 11 | 9 | 11 | 10 | 9 | 10 | 11 | 10 | 12 | 12 | 8 | 11 | 4 | 11 | 10 | 12 | 41 | Txapeldunordea | |
3. | Hondarribia | 1925 | - | 11 | 9 | 11 | 12 | 11 | 10 | 11 | 11 | 12 | 10 | 9 | 11 | 9 | 9 | 9 | 10 | 8 | 8 | 11 | 2 | Ohorezko txanda | |
4. | Donostiarra | 163 | - | 6 | 12 | 2 | 9 | 10 | 9 | 8 | 10 | 8 | 8 | 11 | 9 | 6 | 10 | 10 | 5 | 10 | 11 | 9 | 1 | ||
5. | Orio | 145 | - | 9 | 3 | 6 | 8 | 5 | 7 | 9 | 8 | 7 | 9 | 6 | 8 | 10 | 11 | 5 | 12 | 7 | 9 | 6 | 1 | ||
6. | Cabo da Cruz | 117 | - | 3 | 8 | 10 | 7 | 1 | 8 | 5 | 6 | 5 | 6 | 4 | 7 | 11 | 6 | 6 | 9 | 1 | 6 | 8 | - | ||
7. | Getaria | 116 | - | 10 | 6 | 7 | 4 | 8 | 5 | 4 | 7 | 2 | 7 | 8 | 5 | 3 | 7 | 8 | 7 | 6 | 7 | 5 | - | ||
8. | Lekittarra | 104 | - | 5 | 7 | 4 | 6 | 7 | 4 | 6 | 3 | 9 | 3 | 7 | 2 | 2 | 5 | 7 | 11 | 4 | 5 | 7 | - | ||
9. | Kaiku | 74 | - | 2 | 5 | 9 | 5 | 3 | 3 | 7 | 2 | 32 | 5 | 2 | 6 | 8 | 1 | 2 | 2 | 9 | - | - | - | ||
10. | Ondarroa | 72 | - | 7 | 4 | 1 | 2 | 4 | 6 | 2 | 5 | 4 | 4 | 5 | 4 | 5 | 2 | 4 | 8 | 5 | - | - | - | ||
11. | Santurtzi | 48 | - | 1 | 2 | 5 | 3 | 6 | 2 | 3 | 4 | 1 | 03 | 1 | 3 | 4 | 4 | 3 | 3 | 3 | - | - | - | Jaitsiera play-offa | |
12. | Samertolameu | 34 | - | 4 | 1 | 3 | 1 | 2 | 1 | 1 | 1 | 6 | 2 | 3 | 1 | 1 | 3 | 1 | 1 | 2 | - | - | - | 2024ko GT Liga |
- Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatzekoa zen, baina lehenengoa bertan behera gelditu zen denboraleagatik. Beraz, bigarren jardunaldiko traineru azkarrenak, Zierbenak, eraman zuen bandera[1].
- Kaikuk 3 segundoko zigorra jaso zuen Santurtziren kalean traba egiteagatik[8].
- Epaileek Santurtzi Hondarribiko Banderatik kanporatu zuten Kaikuren kalea hartu eta Sestaoko traineruaren arraunekin hainbat aldiz talka egin ostean. Irteeran, gainera, Soterako mutilek 3 segundoko zigorra jasoa zuten aldez aurretik arraunean hasteagatik[9].
- Zarauzko Ikurrina bi jardunalditan jokatu zen; bietan bermeotarrak izan ziren azkarrenak eta zapia etxera eraman zutenak[7].
- Zierbena izan zen 2023ko denboraldiko txapeldunordea Hondarribiak baino bi bandera gehiago irabazi zituelako[2].
Jaitsiera/Igoera play-offa
Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik hartu zuten parte: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen elkarteak, Santurtzik; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, San Pedrok eta Lapurdik; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Aresek eta Bueuk. Bostetik bik baino ez zuten lortu 2024ko denboraldian parte hartzeko txartela: San Pedrok eta Bueuk[10].
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | Emaitza |
![]() |
Ares | Club de Remo Ares | Santa Olalla de Lubre | ![]() |
Ares (Coruña) | 1.a (GTL) |
![]() |
Bueu | Club de Mar Bueu | Maruxia | ![]() |
Bueu (Pontevedra) | 2.a (GTL) |
![]() |
Lapurdi | Lapurdiko Arraun Taldea | Lapurdi | ![]() |
Donibane Lohizune/Angelu (Lapurdi) | 2.a (KAE) |
![]() |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | ![]() |
San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) | 1.a (KAE) |
![]() |
Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | ![]() |
Santurtzi (Bizkaia) | 11.a |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
![]() |
San Pedro | 10 | 5 | 5 | 2024ko TKE Liga |
![]() |
Bueu | 61 | 4 | 2 | |
![]() |
Lapurdi | 61 | 2 | 4 | 2024ko KAE Liga |
![]() |
Santurtzi | 42 | 1 | 3 | |
![]() |
Ares | 42 | 3 | 1 | 2024ko GT Liga |
- Bueuko mutilen ontziak Lapurdikoenak baino azkarrago osatu zuen kanporaketa; 40:20:72 behar izan zuten galiziarrek eta 40:23:34 lapurtarrek[2].
- Arestarrek santurtziarrek baino bi segundo gehiago behar izan zituzten bi estropadak bukatzeko; 40:28:62 galiziarrek eta 40:26:24 bizkaitarrek[2].
Patroi Hoberenaren saria
Postua | Patroia | Arraun Taldea | Puntuak[2] |
---|---|---|---|
1 | ![]() |
Urdaibai | 138 |
2 | ![]() |
Hondarribia | 118 |
3 | ![]() |
Getaria | 99 |
4 | ![]() |
Orio | 96 |
5 | ![]() |
Santurtzi | 92 |
Erreferentziak
- ↑ a b c «Bertan behera gelditu dira Euskotren eta Eusko Label ligako lehen jardunaldiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.07.01).
- ↑ a b c d e f g h i j k "2023ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2024.01.26
- ↑ a b c «Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
- ↑ a b c «Eman du eman beharrekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.09.19).
- ↑ «Zierbenak irabazi du Portugaleteko Bandera, eta sailkapeneko bigarren postua bereganatu du» Eitb (Noiz kontsultatua: 2023.09.19).
- ↑ «Gorka Aranberri, Urdaibaiko patroia, denporaldiko patroirik onena» Bizkaia irratia (Noiz kontsultatua: 2023.10.06).
- ↑ a b «Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Zarauzko Ikurrina» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.08.27).
- ↑ "Santurtziko XLIV. Ikurriña-Emaitzak". Eusko Label Liga. 2023.07.31
- ↑ «Santurtzi, Hondarribiko Banderatik kanporatuta Kaikuren kalea hartu eta arraunekin talka egin ostean» Eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023.08.05).
- ↑ «San Pedro eta Bueu Eusko Label ligan lehiatuko dira datorren denboraldian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.09.17).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
TKE Ligako denboraldiak | ![]() |
---|---|---|
2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |