Tabaila-Uzkaine (frantsesez eta ofizialki: Tabaille-Usquain, bearneraz: Tabalha-Usquenh) Pirinio Atlantikoak departamenduko mendebaldeko udalerri bat da, Bearnokoa, Zuberoako mugatik kilometro gutxi batzuk ekialdera dagoena. XIV. menderaino behintzat, euskaraz egiten zen han, eta toponimian arrasto ugari utzi du euskal hizkuntzak.[1]