Tea

Tea
Uranids (en) Itzuli
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaUrano
AmaGaia
Ezkontidea(k)Hiperion
Seme-alabakHelios, Eos, Selene eta Aurora
Anai-arrebakRea, Japeto, Kronos, Hiperion, Ozeano, Tetis eta Temis

Tea, Tia edo Teia (grezieraz Θεια, Thea, Thia edo Theia ere idatzia) eta Eurifaesa (Ευρυφαεσσα Euryphaessa (dizdira handikoa)) ere deitua, greziar mitologian, ikusmena babesten zuen titanidea zen, eta, hedapenez, urreari, zilarrari eta harribitxiei, hauen berezko dizdira eta balioa ematen zien jainkosa.

Tea, bere anaia Hiperionekin ezkondu zen, eguzki zaindariaren jainkoa, norekin Helios, (honi buruz, bere homeroar ereserkian, Eurifaesaren semea zela esaten da) Selene eta Eos izan zituen, eguzkia, ilargia eta aurora. Antzinako greziarrek, ikusmena, begiek igorritako izpi bat zela uste zuten, eguzkiaren eta ilargiaren izpien antzerakoa, eta, beraz, zentzuzkoa zen ikusmenaren jainkosa, zeruko gorputz hauen jainkoen ama ere izatea. Titanomakiaren ondoren, non titanideak neutral mantendu ziren, bere seme Heliosen jauregira bizitzera joan zen.

Pindarok Tea laudoriotzen du bere 5. oda istmoarrean:

« Eguzkiaren ama, izen askodun Tea, zugatik gizakiek urrea ohoratzen dute beste ezeren gainetik; eta, ematen diezun balioagatik, o erregina, itsasontziek itsasoan elkarren artean borrokatzen dute, eta uztarritutako zaldi taldeek, mirariak egiten dituzte bira azkarrez beteriko lasterketetan »


Teak, hemen, zehazki dizdira jainkosa bat eta, orokorrean, loriarena dirudi, baina Pindarok, jainkosari, "izen askodun Tea" bezala erreferentzia egitea, oso esanguratsua da, ez baitu, bakarrik, antzeko eguzkiaren ama jainkosak barne hartzea esan nahi, Febe eta Leto kasu, baizik eta, agian, baita unibertsalagoak diren ama jainkosak ere, Rea eta Zibeles kasu.

Teak, greziar mitologian ilargiaren jainkosa den Seleneren ama bezala duen paperari, bere izena, garai batean, duela milaka milioika urte Lurraren aurka talka egingo zuen eta Ilargia sorraraziko zuen balizko planetari emanez erreferentzia egiten zaio.

Tea neopaganismoan

Neopaganismoaren Tearen interpretazioen artean, bereziki sekta estatubatuarretan, Hiperionen guztia ikusten duen ahizpa dela dago. Tea, batzuetan, jainkosa eder eta atsegin bat bezala ikusten da, baina, bere bedeinkapenek, batzuetan beldurra sortzen dute. Tearen gurtzak, postrazioa eta olio eta intsentsu erretzea izan lezake, bereziki egunsentian edo ilunabarrean, eta ez da beste greziar jainko batzuena bezain ohikoa. Sektaren batzuk, Teak, mamuak eta izpirituak ikusteko abilezia eman dezakeela uste dute, baita beste argikusmen mota batzuk ere, eta, honegatik, horietako askok, gertaera paranormalekin esperimentatzea bultzatzen dute.

Kanpo estekak