Txinpart belar
Txinpart belar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ranunculales |
Familia | Ranunculaceae |
Generoa | Caltha |
Espeziea | Caltha palustris |
Datu orokorrak | |
Habitat | Padura |
Txinpart belarra (Caltha palustris) Europan jatorria duen landarea da, leku heze, zingiratsu eta putzuz inguratutako lekuetan hazten dena.
Herrestaria den landarea da, 15-45cm-ko altuera izan dezake. Bere hostoak berde kolore biziko bihotz forma daukate. Loreak horiak eta handiak dira, infloreszentzia laxoarekin eta lorezil hori ugarirekin.
Martxotik ekainera bitartean loratzen da, leku lohitsuetan. Urkiola ibai ertzean ikus daiteke, besteak beste.[1]
Erreferentziak
- ↑ «Urkiolako Parke Naturala: Landaredia» www.urkiola.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).