Vaud
Vaud | |||
---|---|---|---|
Suitza | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Vaud | ||
Estatu | Suitza | ||
ISO 3166-2 | CH-VD | ||
Hiriburua | Lausana | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°37′N 6°33′E / 46.62°N 6.55°E | ||
Azalera | 3.211,94 km² | ||
Mugakideak | Neuchâtel kantonamendua, Friburgo kantonamendua, Berna kantonamendua, Valais kantonamendua, Geneva kantonamendua, Ain, Jura, Doubs, Savoia Garaia, Franche-Comté, Rhône-Alpeak eta Auvernia-Rodano-Alpeak | ||
Punturik altuena | Les Diablerets summit (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 799.145 (2018ko abenduaren 31) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 248,8 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | frantses | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Matrikula | VD | ||
vd.ch |
Vaud kantonamendua (frantsesez eta italieraz Vaud, alemanez Waadt, erromantxeraz Vad) Suitzako 26 kantonamenduetako bat da, herrialdeko mendebaldean kokatutakoa, Frantziako mugan.
800.000 biztanle inguru dauka, eta hiriburua Lausana da (140.000 biz. inguru). Suitzan hirugarren populatuena da eta laugarren handiena, azalerari dagokionez.
Geografia
Kokapena
Kantonamendu mugakideak Neuchâtel iparraldean, Friburgo eta Berna ekialdea, Valais eta Geneva lakua hegoaldean eta Geneva hego-mendebaldean. Mendebaldean, Auvergne-Rhône-Alpes eta Bourgogne-Franche-Comté eskualde frantziarrak ditu.
Ingurune naturala
Jura mendigunea (La Dôle, 1.677 m) mendebaldean du, Ain, Jura eta Doubs departamendu frantziarretatik banatzen duena. Hego-ekialdean, Bernako Alpeak ditu.
Historia
1536 baino lehen, "Pays de Vaud" lurraldea Savoiako dukerriaren eskuetan zegoen, eta urte hartan Bernak bereganatu zuen. Erreforma protestantea abiatu zuen Pierre Viretek, XVII. mendean.
1798an independentzia lortu zuen Bernatik, eta 1803an bat egin zuen Suitzako konfederazioarekin, Napoleon Bonaparteren agintepean. Sonderbund separatista katolikoen aurka borrokatu eta irabazi zuten 1847an.
Barrutiak
Vaud kantonamendua ondorengo barrutiek osatzen dute:
Aigle barrutia
Broye-Vully barrutia
Gros-de-Vaud barrutia
Jura-Nord vaudois barrutia
Lausana barrutia
Lavaux-Oron barrutia
Morges barrutia
Nyon barrutia
Mendebaldeko Lausana barrutia
Riviera-Pays-d'Enhaut barrutia
Hiri nagusiak
Hauek dira 15.000 pertsonatik gorako 8 udalerriak:
- Lausana: 139.720 biztanle (2018).
- Yverdon-les-Bains: 30.211 biz.
- Montreux: 26.006 biz.
- Nyon: 21.239 biz.
- Renens: 20.968 biz.
- Vevey: 19.904 biz.
- Pully: 18.336 biz.
- Morges: 15.725 biz.
Hizkuntzak
Herritarren hizkuntza ofiziala eta nagusia frantsesa da (% 83,7a 2014an). Alemanez % 6,34k eta italieraz % 5,1ek hitz egiten dute. Azkenik, frankoproventzera bertako mintzaira gutxitua da.