Xerpa

Xerpa herria
Xerpak
Sherpa sendi bat.
Sherpa sendi bat.

Xerpa sendi bat.
Biztanleak guztira
180.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Nepal, Tibet, Bhutan eta India
Hizkuntza
Xerpera
Erlijioa
Budismoa, hinduismoa, kristautasuna eta Bön
Zerikusia duten beste giza taldeak

Xerpa herria edo xerpak[1] (tibeteraz ཤར་པ།, hots, "ekialdeko herria" edo "ekialdeko jendea", shar "ekialde" + pa "herria" edo "jendea") Nepalgo eskualde menditsuetan bizi den etnia bat da, hain zuzen ere, Himalaiako goi mendietan. Jatorriz xerpak Tibeteko ekialdeko Kham eskualdean jatorria dute, 300-400. urte bitartean Nepalera emigratu baitzuten.

Usadioz, xerperaz mintzatzen dira. 2001eko Nepaleko erroldaren arabera, xerpa herria 154.622 lagunek osatzen zuten; halere, Nepaletik kanpora, batez ere Tibet eta Indiako iparraldean ere xerpa komunitateak daude. Haietako % 92,83 budistak dira; % 6,26, hinduistak; % 0,63 kristauak; eta % 0,20, Bön sinisdunak.

Mendizaletasuna eta alpinismoa

Xerpak Himalaiako goi mendietan bizi direnez, garaiera handietara ederki egokituta daude, horregatik mendizaletasun nahiz alpinismoaren inguruko espedizioetan mendi gidari, zamaketari eta garraiolari izan ohi dira. Horrexen adibide nabari gisan, Tenzing Norgay (Edmund Hillaryrekin batera Everest mendira igo zena) eta Pasang Temba (Martin Zabaletarekin batera Everesteko gailurrera iritsi zena) aipatu behar dira.

XXI. mendean hasi dira emakumeak ere xerpa lanetan aritzen. Horren adibide da Dawa Yangzum Sherpa, UIAGM edo nazioarteko mendi gidarien titulua lortu zuen lehena eta Makalu zortzimilakoa igo duen lehen emakume nepaldarra.[2]

Ohiturak

Sarritan eta ohitura legez xerpak jaio diren asteko egunaren izenaz deitu ohi dira:

  • Astelehena: Dawa
  • Asteartea: Mingma
  • Asteazkena: Lhakpa
  • Osteguna: Phurbu
  • Ostirala: Pasang
  • Larunbata: Pemba
  • Igandea: Nima

Iruditegia

Sherpa ospetsuak

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. Arabaolaza, Andoni. (2020). «Emakume xerpen ahalduntzea Everest mendiaren magaletan» GARA (NAIZ) (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Kanpo estekak