Zulma Carraud
| Zulma Carraud | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Estelle Zulma Tourangin |
| Jaiotza | Issoudun, 1796ko martxoaren 24a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Château de Frapesle (en) |
| Heriotza | Paris, 1889ko apirilaren 24a (93 urte) |
| Hobiratze lekua | Nohant-en-Graçay |
| Familia | |
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta haur literaturaren idazlea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Zulma Carraud, jaiotzez Estelle Zulma Tourangin-Courant, (Issoudun, 1796ko martxoaren 24a – Paris, 1889ko apirilaren 24a) frantziar idazlea izan zen, batez ere haurrentzako idazlanak eta ikasliburuak idatzi zituena.
Bizitza
Zulma Tourangin-Courant 1796ko martxoaren 24an jaio zen Issoudunen. Barnetegi batean ikasi zuen eta bertan Laure de Balzac eta haren bitartez Honoré de Balzac ezagutu zituen. Haien lagun min egin zen[1].
Bere bigarren lehengusu François Michel Carraudekin ezkondu zen 1816an. Bi seme izan zituzten, Ivan eta Yorick. Arazo ekonomikoak zirela eta, 1850eko hamarkadan Nohantera joan ziren Zulmaren nebaren etxean bizitzera[2]. Han landa-mediku eta landa-eskolako irakasle gisa aritu zen 1852tik 1868ra arte[3]. Ikasleentzako liburu egokiak lortzeko borrokan ibili ostean, haurrentzako liburuak eta idazten hasi zen. Nekazari familietako haurrei eta haien gurasoei bereziki zuzendutako liburuak idatzi zituen. Familia noble, burges edo langile-klaseetakoak ez ziren pertsonaia nagusietan arreta jarri zuen haur literaturako lehen idazleetako bat izan zen[2].
Carrauden lehen liburua, La Petite Jeanne ou le devoir izenburua zuena, 1852an argitaratu zen eta neskei zuzenduta zegoen. Bigarren liburua, mutilei zuzendua, Maurice ou le travail izan zen, 1853an argitaratua[4]. Biak Frantzia osoan saldu ziren. Heziketa Publiko eta Arte Ederretako Ministroak eta Parisko artzapezpikuak onartu zituzten. 1864 eta 1920 artean, bi liburuen 400.000 ale baino gehiago saldu ziren. Eskola askotan erabiltzen ziren landako haurrei irakurketa eta klase ertaineko balioak (argi eta garbi definitutako genero-rolak barne) irakasteko[2][4].
Carraud Parisen hil zen 1889ko apirilaren 24an, 93 urte zituela[3].
Lanak
- La Petite Jeanne ou le devoir (1852)
- Contes et historiettes à l'usage des jeunes enfants qui commencent à savoir lire (1853)
- Maurice ou le travail (1853)
- Lettres de famille ou modèles de style épistolaire pour les circonstances ordinaires de la vie (1855)
- Les Métamorphoses d'une goutte d'eau (1864)
- Historiettes véritables pour les enfants de quatre à huit ans (1864)
- Une servante d'autrefois (1866)
- Le Livre des jeunes filles, simple correspondance (1867)
- Les Veillées de Maître Patrigeon, entretiens familiers sur l'impôt, le travail, la richesse, la propriété, la famille, la probité, la tempérance, etc. (1868)
- Les Goûters de la grand-mère (1868)
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Martin, Brian Joseph. (2011). Napoleonic Friendship: Military Fraternity, Intimacy, and Sexuality in Nineteenth-century France. UPNE, 201, 310 or. ISBN 978-1-58465-944-0. (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ a b c (Ingelesez) Strumingher, Laura S. (1983). «The Contribution of Zulma Carraud» What Were Little Girls and Boys Made Of?: Primary Education in Rural France, 1830-1880. State University of New York Press, 48-58 or. ISBN 1438421524. (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
- ↑ a b (Frantsesez) «Zulma Carraud» Les Bibliothèques de Châteauroux (Noiz kontsultatua: 2017-10-30).
- ↑ a b (Ingelesez) Brown, Penny. (2011). A Critical History of French Children's Literature: Volume Two: 1830-Present. Routledge, 64-67 or. ISBN 9781135871949. (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).