Agrocybe paludosa

Agrocybe paludosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaAgrocybe
Espeziea Agrocybe paludosa
Bon, 1987
BasionimoaPholiota praecox var. paludosa

Agrocybe paludosa Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Pholiota praecox var. paludosa, Pholiota paludosa.

Deskribapena

Kapela:1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, arre-alutazeo-grisaxka kolorekoa, gero alutazeo zurbila, higrofanoa, batzuetan ildaskatua.

Orriak: Nahikoa estu, meheak, oinetik urrunduta eta bertan inguratzen duen beheragune bat ikusten da. Kanela kolorekoak.

Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,4 cm bitarteko diametrokoa, liraina eraztun iheskor batekin, kapelaren kolorekoa. Ateratzen den substratu goroldiotsuan txertatze indartsuagatik hazten dituen mizelio-hondakinez hondoaren gaina apaindua.

Haragia: Hutsala. Pikantea ez.[2]

Etimologia: Pholiota terminoak belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Paludosa epitetoa latinetik dator, zingiratar esan nahi duen “paludosus” hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna

Baliteke jangarria izatea.

Nahasketa arriskua

Marasmius peronatus delakoaren antza du.

Sasoia eta lekua

Belardi urtsuetan edo urak hartuta daudenetan, askotan Carex landareekin elkartuta.

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Japonia.[3]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 127 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Agrocybe paludosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak