Belgikako hiztun-komunitate alemana (alemanez: Deutschsprachige Gemeinschaft Belgiens) Belgikako entitate federatu bat da eta herrialdearen ekialdean dago. 77.555 biztanle ditu 853,64 km2-ko eremuan banatuak. Belgikako hiru hizkuntza-komunitateetatik txikiena da, beste biak komunitate frantsesa eta komunitate flandriarra direlarik.
Aleman hizkuntza-komunitatearen parlamentuak 25 kide ditu eta hiru ministroz osatutako gobernua izendatzen du. Gobernu honek eskumenak ditu kultura, hezkuntza eta osasuna bezalako gaietan. Hizkuntza ofiziala alemana da baina frantses-hiztunek zenbati erraztasuna dituzte. Eskolako hizkuntza alemana da, baina frantsesa lehen hezkuntzan irakasten da bigarren hizkuntza bezala.
Egunkari nagusia Grenz Echo da eta Eupen-en argitaratzen da.
Christoph Pan, Beate Sibylle Pfeil, Michael Geistlinger, National Minorities In Europe, Purdue University Press, 2004 ISBN 978-3700314431 : « The Peoples of Europe by Demographic Size », 1. taula, 11f.