Krimeako tatariarrak (qırımtatar, baita qırım, qırımlı eta qırım türkü ere), pluralean: qırımtatarlar (baita qırımlar, qırımlılar, qırım türkleri ere) jatorrian Krimeako penintsulan bizi zen talde etniko turkiar bat dira. Tatariar talde honek Krimeako tatareraz hitz egiten du.
Gaur egun, 250.000 Krimeako tatariar daude Krimean, eta beste hainbeste Asia erdialdeko beste toki batzuetan (Uzbekistanen nagusiki). Kalkuluen arabera, 5 milioi turkiar, XIX. mendean eta XX. mendean emigratu zuten Krimeako tatariarren ondorengoak dira. Errumania eta BulgariakoDobruja eskualdean, 100.000 Krimeako tatariar inguru daude, 60.000 Errumanian eta 40.000 Bulgarian.
Christoph Pan, Beate Sibylle Pfeil, Michael Geistlinger, National Minorities In Europe, Purdue University Press, 2004 ISBN 978-3700314431 : « The Peoples of Europe by Demographic Size », 1. taula, 11f.