Ceuta
Ceuta | |||
---|---|---|---|
Ceuta | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | 35°53′12″N 5°18′0″W | ||
Azalera | 19,3 | ||
Punturik altuena | Monte Anyera (en) | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | Belyounech (en) eta Tangier-Tetouan-Al Hoceima (en) | ||
Administrazioa | |||
Alkate-Presidentea | Juan Jesús Vivas (PP) | ||
Legebiltzarra | Ceutako Biltzarra | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 83.039 (2023) −78 (2022) | ||
Dentsitatea | 4.488,59 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
ceuta.es… |
Ceuta[1] Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko autonomia hiri bat da, 1580. urtetik Espainiako estatuaren mende dagoena. Afrikako ipar-mendebaldean dago, Mediterraneoaren mendebaldeko kostaldean, Gibraltarko itsasartearen hegoaldean. Marokok koloniatzat jotzen du eta beretzat aldarrikatzen du Ceuta, bai eta Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko gainerako lurrak ere.
Geografia
Ingurune naturala eta klima
2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Ceutak oraindik ez zuela bete hondakin urak arazteko betebeharra. Betebehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[2]
Klima
Datu klimatikoak (Ceuta (Monte Hacho, altuera: 200 m)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14.6 | 14.9 | 16.2 | 17.7 | 20.6 | 23.4 | 26.2 | 26.7 | 24.6 | 21.1 | 17.4 | 15.2 | 20.0 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.5 | 11.7 | 12.6 | 13.8 | 16.4 | 19.0 | 21.7 | 22.2 | 20.3 | 17.4 | 14.2 | 12.0 | 16.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8.4 | 8.4 | 9.0 | 10.0 | 12.1 | 14.8 | 17.2 | 17.6 | 16.0 | 13.7 | 10.9 | 8.9 | 12.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 87 | 87 | 59 | 56 | 28 | 13 | 1 | 1 | 11 | 61 | 76 | 108 | 586 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.3 | 10.8 | 8.6 | 8.3 | 4.9 | 2.9 | 0.7 | 0.5 | 3.2 | 7.9 | 9.4 | 11.0 | 78.5 |
Eguzki orduak | 156 | 149 | 195 | 213 | 260 | 290 | 305 | 293 | 237 | 190 | 163 | 161 | 2611 |
Iturria: [3] |
Biztanleria
1981ean, 70.864 biztanle zituen.
Hizkuntzak
Bertako hizkuntzak espainiera eta arabiera dira.
Ekonomia
Arrantza eta merkataritza portu garrantzitsua du. Kontserba industria eta artisautzak ere indar handia du. Bestalde, militar hiria da.
Historia
Kartagotarren, erromatarren eta bizantziarren mendean egon zen arabiarrak hiriaz jabetu aurretik. Hiria asko hazi zen berberiarren eta espainiarren konkistaren garaian. Portugalen esku egon zen 1415ean, eta Espainiak hartu zuen 1580an. Estatu bihurtu zenetik, Marokok behin eta berriro aldarrikatu du Ceuta hiriaren jabetza.
Hiri senidetuak
Ceuta ondorengo hiriekin senidetuta dago:
- Aci Catena (Italia)
- Algeciras (Espainia)
- Cádiz (Espainia)
- Guadalajara (Mexiko) (Mexiko)
- Melilla (Espainia)
- Santarém (Portugal)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/08/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 32. arauaː Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. .
- ↑ «El Tribunal de Justicia Europeo declara que España incumple la Directiva de Tratamiento de Aguas Residuales», iAgua, 2011-04-15. Eskuratze data: 2011-04-26.
- ↑ http://www.aemet.es/es/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=5000A&k=and Agencia Estatal de Meteorología
Kanpo estekak
- Ceutako Gobernuaren webgunea (Gaztelaniaz)