Conocybe subovalis
Conocybe subovalis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Bolbitiaceae |
Generoa | Conocybe |
Espeziea | Conocybe subovalis Kühner & Watling, 1980
|
Conocybe subovalis Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Tamaina txikiko fimicola perretxiko askok, substantzia haluzinogenoak izan ditzakete, ziurrenik nutrizio-substratu beretik eratorritakoak.
Sinonimoak: Agaricus campanulatus, Agaricus ovalis, Galera ovalis, Galerula ovalis, Galera tenera var. ovalis, Derminus ovalis, Conocybe tenera var. subovalis, Galera tenera.
Deskribapena
Kapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo kanpai-itxurakoa, gero koniko-hemisferikoa. Fresko dagoenean ertza ildaskatua. Kapelaren azala apur bat higrofanoa, okre antzeko kolorekoa, batzuetan pixka bat oliba kolorekoa.
Orriak: Adnatuak, hori-lehoi kolorekoak.
Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,2 eta 0,4 cm bitarteko diametrokoa, goialdera pixka bat mehetua, erraboil garbiarekin, hori-krema kolorekoa, flokosua goialdean.[2]
Haragia: Kolore berekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina marroi-gorrixka kolorekoa.
Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa, esan nahi duen "cono" hitzetik eta burua, kasko konikoa. esan nahi duen, "cybe" hitzetik. Subovalis epitetoa, ia, antzekoa, txikiagoa, esan nahi duen "sub" hitzetik eta arrautza, obalatua, esan nahi duen, "óvulo" hitzetik. Kapelaren forma dela eta. Ovalis epitetoa bere formagatik du.
Jangarritasuna
Ez da jangarria. Toxikoa ere izan daiteke.[3]
Nahasketa arriskua
Conocybe juniana delakoarekin nahas daiteke, honen kapelak ez du oliba antzeko kolorerik.
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Urria. Ibaiertzeko basoetan eta gune hezeetan hazten da.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 260 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
- ↑ Conocybe subovalis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.