Cortinarius bibulus

Cortinarius bibulus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius bibulus
Quél., 1881

Cortinarius bibulus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Gomphos bibulus, Cortinarius pulchellus, Cortinarius americanus, Hydrocybe bibula.

Deskribapena

Kapela: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, oso txikia, konikoa, zabaldu-titiduna, gris-more iluna, edo more iluna, fibriloso samarra ertzean.

Orriak: Zabal, hasieran urdin-moreak, gero herdoil kolorekoak.

Hanka: Luzanga zuzena edo okerra; more iluna, fibriloso samarra; zurbilagoa oinarrian, arrosa-purpura kolorekoa. Errezelak espiral formako eremu zurixkak eta fibrilosoak eratzen ditu batzuetan.

Haragia: Kolore berekoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Bibulus epitetoa latinetik dator, eroso edaten duena, esan nahi duen, “bibulus” hitzetik. Eremu zingiratsuetan hazten delako.

Jangarritasuna

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

Lur zingiratsuetan eta haltzen azpian agertzen delako ezagutzen da. Hau da aurki daitekeen Cortinarius txikiena.

Sasoia eta lekua

Eremu zingiratsuetan, haltzen urkien eta lizarren azpian. Urria

Banaketa eremua

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 235 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Cortinarius bibulus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak