Ezko gorri-koniko
Ezko gorri-konikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrocybe conica P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus conicus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ezko gorri-konikoa (Hygrocybe conica) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikotasunari buruzko adostasunik ez badago ere, Hygrocybe nigrescens susmagarriaren oso antzekoa da, eta honek esteetako nahasmenduak eragin baititzake.
Sinonimoak: Agaricus dentatus, Agaricus aurantius, Amanita viscida, Agaricus hyacynthus, Agaricus laceratus, Amanita dentata, Agaricus conicus var. d aurantius, Hypophyllum conicum, Agaricus ceraceus var. ß laceratus, Hygrophorus conicus, Hygrophorus conicus var. aurantius, Godfrinia conica, Hydrocybe conica.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 5 cm arteko diametrokoa, kanpai formarekin aurkezten da beti, koniko zorrotza (izenak adierazten duen bezala) gutxi edo asko itxita, adinaren arabera, inoiz ez irekia edo zabaldua; azal fibrilosoa, leuna baina likatsua ez. Hori-laranja kolorekoa edo gorria, belzteko joerarekin, eguraldi lehorrarekin distiratsua.
Orriak: Itsatsitik libreetara. Zabal, zabalak. Zurixkak edo hori zurbilak.
Hanka: Horitik hori-laranja kolorekora, gero belztu egiten da, zilindrikoa, leuna, zuntzezkoa, ildaskatua, barnehutsa.
Haragia: Mehea, hauskorra; horixka kolorekoa; usain eta zapore gabea.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Conica epitetoa berriz latinetik dator, koniko esan nahi duen "conicus" hitzetik. Bere kapelaren formagatik.
Jangarritasuna
Zalantzazkoa, Hygrocybe nigrescens delakoaren antza duelako, autore batzuentzat susmagarria da.[3]
Nahasketa arriskua
Hygrocybe nigrescens delakoarekin, honek kapela handiagoa du eta haragitsuagoa da, gorri kolorekoa eta fibrila gorriz estalita, ale helduetan, denean beltzez zikintzeko joera du; batzuetan, heldua izan gabe ere, erabat beltza aurkitzen dugu. Hygrocybe conicoides, hareazko dunetan agertzen da, gerezi-gorri kolore bizikoa.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean, larre-zelaietan. Ohikoa.[5]
Banaketa eremua
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, eta habitat ugaritan garatzen da.[6]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 129 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 200 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 202 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 461 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Hygrocybe conica: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.