Filipe Suabiakoa
Filipe Suabiakoa (alemanez: Philipp von Schwaben; 1177ko abuztua – Bamberg, 1208ko ekainaren 21a) Hohenstaufen etxeko printzea izan izan zen.
Frederiko Bizargorriaren semea zen. Würzburgeko apezpikua izan zen (1190), baina bere anaia Henrike VI.arengandik Toskana, Matilde kondesaren estatuak (1195), eta Suabiako dukerria (1196) hartu zituen. Brunswickeko Oton IV.ak nobleak eta Inozentzio III.a bere alde bazituen ere, Filipe izan zen hautatua Alemaniako errege (Erromatarren errege) 1198an. Hala ere, Inozentzio III.a bere aldera ekarri zuen (1204). 1208an hil egin zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/09/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe Suabiakoa |