Hezbola

Hezbola
Datuak
Motaalderdi politikoa, erakunde armatua, erakunde terrorista eta non-state actor (en) Itzuli
HerrialdeaLibano
IdeologiaIslamismoa, antisionismoa, Antiinperialismoa, arabiar nazionalismoa eta Khomeinism (en) Itzuli
Agintea
Idazkari orokorraHassan Nasrallah (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Hezbollah social services (en) Itzuli
Islamic Resistance in Lebanon (en) Itzuli
Preaching and Cultural Activity Unit (en) Itzuli
Zeren jabe
Al-Manar (en) Itzuli
Historia
Sorrera1980(e)ko hamarkada
Sortzailea
Mohammad Hussein Fadlallah (en) Itzuli
Ali Akbar Mohtashamipur (en) Itzuli
Imad Mughniyah (en) Itzuli
Koloreak    

Hezbola[1] (arabieraz: حزب الله‎ḥizbu-llāh, euskaraz: «Jainkoaren Alderdia») Libanoko erakunde islamista bat da, Siriaren eta Iranen aldekoa, adar politiko bat eta beste armatu bat dituena. 1979an Iranen eta 1982an Libanon sortu zen, orduko israeldar okupazioari erantzuteko asmoz. Gaur egungo Hassan Nasrallah du lider nagusi.

Ruhola Khomeini aiatolaren (Irango Iraultzako liderra) ideologia islamista xiitari jarraitzen dio. Amal mugimenduarekin batera (Siriaren aldekoa eta Hezbolaren aliatua), Libanoko komunitate xiitaren ikur politiko eta militar nagusia da (xiitak herrialdean jarraitzaile gehien duen erlijio taldea dira).

Hezbola Libanoko Gerra Zibilean agertu zen lehen aldiz, Khomeiniren jarraitzaile xiiten miliziatzat. Erakundearen hiru helburu nagusiak ondorengo hauek dira: Libanon mendebaldeko kolonialismoarekin zer ikusia duen guztia deuseztatzea, Kataeb alderdia zigortzea eta Libanon errepublika islamikoa ezartzea.

Bandera

Hezbolaren banderak, beste kolore batzuetakoa ikusi izan bada ere, erdian berde koloreko erakundearen irudia du hondo hori baten gainean. Irudiaren gainean eta azpian bi testu txiki ditu, gorri kolorekoak (zenbaitetan berdeak ere bai).

Testu hauek arabieraz idatzita daude. Ikurraren gaineko testuak honela dio: فإن حزب الله هم الغالبون (Ziur izan Jainkoaren Alderdia izango dela garaile). Beheko hitzak hauek dira: المقاومة الإسلامية في لبنان (Erresistentzia islamikoa Libanon).

Erreferentziak

  1. Hezbola da arabieratiko euskarazko transkripzioa. Beste sistema batzuetan, honako transkripzio hauek ematen ditu: Hizbullah, Hezbollah, Hizbollah, Hezballah, Hizballah, Hisbollah, Hizb Allah

Ikus, gainera

Kanpo estekak