Hygrocybe spadicea
Hygrocybe spadicea | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe spadicea P.Karst., 1879 |
Basionimoa | Agaricus spadiceus |
Hygrocybe spadicea Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Larreetako onddo hauek oso urriak dira, ez dira bildu behar.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da, arre-oliba kolorekoa, batzuetan ia beltza, batez ere erdian, sortzetiko zuntzexka bidez erradialki marratua, ertza pitzatua izaten du.
Orriak: Lodiak, zabal, sabeldunak, Itsatsiak edo ia libreak, hori bizi kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Lehorra, haritsua, barnehutsa, hori-urre kolorekoa, zuntz txiki arrexkaz marratua, oinarria zurixka.
Haragia: Fibrilosoa, mehea, horia, usain eta zapore gabea, aireak ukitzen dionean ez da belzten.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du. Spadicea epitetoa latinetik dator, uher esan nahi duen "spadiceus" hitzetik. Bere koloreagatik
Jangarritasuna
Jangarria, baina ez preziatua.
Nahasketa arriskua
Hygrophorus hypothejus delakoarekin, honek orri horiak ditu eta kapela iluna, baina orriak dekurrenteak eta kapela muzilagoduna eta ez kanpai itxurakoa.
Sasoia eta lekua
Udaberrian, zelaietan eta mendiko larreetan.[3]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Australia.
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, Hygrocybe spadicea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[4] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 131 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel, . Orria. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 104 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea
Kanpo estekak
Datuak: Q10465810
Multimedia: Hygrocybe spadicea / Q10465810