Ivan Bilibin

Ivan Bilibin

Bizitza
JaiotzaTarkhovka (en) Itzuli1876ko abuztuaren 4a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaSan Petersburgo1942ko otsailaren 7a (65 urte)
Hobiratze lekuaSmolenskoye Orthodox Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: Gosea
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea, margolaria eta artista grafikoa
InfluentziakIlia Repin eta Anton Ažbe
Genero artistikoabook illustration (en) Itzuli

Musicbrainz: 06a1880b-253f-4ed7-a5a1-f1d414822fa5 Edit the value on Wikidata

Ivan Iakovlevitx Bilibin (errusieraz: Ива́н Я́ковлевич Били́бин; Tarkhovka, San Petersburgo, 1876ko abuztuaren 16aGreg./abuztuaren 4aJul. - Leningrad, 1942ko otsailaren 7a) errusiar ilustratzaile eta antzeztokien diseinatzailea izan zen.

Mir iskusstva aldizkarian parte hartu zuen, Errusiako Artisten Batasunaren sortzaileetako bat izan zen, bere diseinuekin Errusiar Balletakei lagundu zien eta 1937tik SESBeko Artisten Batasuneko kide izan zen. Ospea lortu zuen errusiar eta eslaviar folkloreko ipuinen bere ilustrazioekin. Kieveko Ruseko artea eta kulturan inspiratu zen.

Errusiako Iraultzaren ondoren, SESB utzi zuen. 1920an Egipton kokatu zen eta greziar diasporan lan egin zuen, bizantziar estiloko artean espezializatuz. 1925ean Parisera joan zen bizitzera, eta etxe pribatuak eta eliza ortodoxoak apaindu zituen.

1936an itzuli zen jaioterrira eta Leningradeko Setioan hil zen.

Iruditegia

Kanpo estekak