Joseph Brodsky
Joseph Brodsky | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Иосиф Александрович Бродский |
Jaiotza | San Petersburgo, 1940ko maiatzaren 24a |
Herrialdea | aberrigabea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1940ko maiatzaren 24a - 1972) baliorik ez (1972 - 1977) Ameriketako Estatu Batuak (1977 - |
Bizilekua | South Hadley San Petersburgo |
Talde etnikoa | Juduak |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Brooklyn, 1996ko urtarrilaren 28a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Veneziako San Michele hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Maria Sozzani (en) |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Clare Hall (en) Annenschule (en) |
Hezkuntza-maila | Honoris Causa |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, saiakeragilea, idazlea, antzerkigilea, dramagilea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Mount Holyoke College Michigango Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Anna Akhmatova, Marina Tsvetaieva, Osip Mandelstam, Robert Frost eta W. H. Auden |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Joseph Aleksandrovitx Brodsky (errusieraz: Ио́сиф Алекса́ндрович Бро́дский, translit.: Iosif Aleksandrovitx Brodski, ɪˈosʲɪf ɐlʲɪˈksandrəvʲɪtɕ ˈbrotskʲɪj ahoskatua; San Petersburgo, 1940ko maiatzaren 24a - New York, 1996ko urtarrilaren 28a) errusiar jatorriko estatubatuar poeta izan zen.
Lehenengo poemak inguru intelektualetan argitaratu zituen, baina haren poesia, iraultzailea ez bazen ere, agintariek kanon ofizialetatik urrunegi zegoela iritzita, bost urteko erbestealdira kondenatu zuten. Brodskyk errealismo sozialistatik urrun bilatu zituen bere ereduak; lan neoklasikoak egin zituen, eta lehentasuna eman zion odari eta elegiari: Muinoak eta beste poema batzuk (1966), Geldialdi bat basamortuan (1970). 1972an Estatu Batuetara joan zen, eta hango hainbat unibertsitatetan aritu zen irakasle. Ama-hizkuntzan idatzi zituen erbestealdiaren oinazeak: Aldi eder baten amaiera (1976), Diskurtsuaren atalak (1977). 1983an, Ahapaldi berriak Augustan (1983) argitaratu zuen, eta 1987an, Uranio. 1987an, Literaturako Nobel Saria eman zioten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.