Justino II.a
Justino II.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
565eko azaroaren 15a - 574 ← Justiniano I.a - Tiberio II.a →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Konstantinopla, 520 | ||||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||||
Heriotza | Konstantinopla, 578ko urriaren 4a (57/58 urte) | ||||
Familia | |||||
Ama | Vigilantia | ||||
Ezkontidea(k) | Sophia (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | |||||
Leinua | Justinian dynasty (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Flavius Iustinus (Iunior) Augustus edo Justino II.a (k.o. 520 – 578ko urriaren 5a) Bizantziar Inperioko agintaria 565 eta 578. urteen artean. Justiniano I.aren iloba eta oinordekoa. Bere agintean zehar pertsiaren kontrako guda bat izan zuen eta italian zituen eskualdeen gehiengoa galdu zuen.
Agintea
Lehen erabakiak
565. urteko azaroaren 14ean Justiniano I.aren heriotzaren ostean bere iloba Justino agintari izendatu zuten Justino II.aren izenarekin. Ondorengo egunetan Justinianoren zorrak ordaindu eta epaile lanetan aritu zen. Hartu zuen lehen erabaki aipagarria askatasun erlijiosoa onartzea izan zen, ez zituen monofisistak ez eta beste joera heretikoak borrokatuko.
Mendebaldeko gatazkak
Lonbardiar eta gepidiarrak
Garai hartan lombardiar eta gepidiarrak Panonian gerran zebiltzan. Bi aurkariek laguntza eskatu bazioten ere Justino II.ak ez zuen inoren alde jo. Justinoren neutraltasuna ikusirik lonbardoak abaroenera jo zuten hauekin aliantza osatu zutelarik. Gepidiarrek orduan Sirmiumgo (gaur egungo Sremska Mitrobika) hiria eskaini zioten Justinori bere laguntzaren truke. Bizantzioko tropek Sirmiumgo garnizio gepidiarra ordezkatu ondoren ez zieten gepidoei inongo laguntzarik eskaini. Azkenean lonbardiarrek abaroen laguntza handirik gabe gepidoak behin betiko garaitu zituzten. Alboino errege lonbardiarrak Kunimundo errege gepidiarren burua moztu zuen garezurrarekin edalontzi bat egin zuelarik. Hori gutxi balitz Alboniok Rosamunda, Kunimundoren alaba, berarekin ezkontzera behartu zuen. 573 urtean Kunimundo hil izanaren ordaina jaso zuen Rosamundak sustaturiko konspirazio baten ondorioz hil egin baitzuten. Sirmium izango zen Justino II.aren aginteko lorpen aipagarriena.
Lonbardiarrak Italian
Gepidoak jokoz kanpo zeudenetik Danubioaren bestaldean bi herri ziren nagusi: lonbardiar eta abaroak. 568. urtean Albonio lonbardiarren erregeak, agian abaroen beldur, Italiako penintsula inbaditzea erabaki zuen. Lehen urtean Venezia inguruko lurraldea hartu zuten eta italiar penintsularen iparraldearen jabe egin ziren. Hurrengo urtean ia Liguria (gaur egungo Genova hiriaren eskualdea) osoa konkistatu zuten. Lonbardoek beste tribuek ez bezala ez zituzten hartutako lurrak sakeatzen bertara aldatzen zuten bizitokia eta indartsu bihurtzen ziren. Bizantziok Italian zituen tropek ezin zuten gauza handirik egin beren gotorleku eskas eta sakabanatuetatik. Hori gutxi balitz azkenaldian Italia osoan plaga ugari zabaldu ziren soroak ondaturik zeuden eta bizantziarrek ez zuten probisio gehiegi. Erromako hiritarrak Justinoren kexu ziren eta hauen ondorioz Narses jeneral ospetsuak aurreko urtean dimititu egin zuen, oso edadetua zen gainera 80 urte baino gehiago zituen ordurako, inperioak ez zuen jada Italian lonbardarrei aurre egiteko gai zen buruzagirik. Bizantziok ez zuen lonbardoen kontrako babesik beraz.
Abaroak
Sirmiumgo kontrola zuen Justino II.ak abaroei tributua pagatzeari uko egin zion bere osaba Justiniano baino zorrotzagoa izan nahian, ez zituen aurrezki inperialak xahutu nahi. Abaroek aldi batez bizantzio bakean utzi zuten etsaiak erasoa berrekiteko aukera noiz eman zain. Aukera 573. urtean izan zuten Bizantzio eta Persiaren arteko gudan zehar. Abaroek Dalmazia inbaditu zuten, aurrez aurre Tiberio jeneral greziarra zuten bizantzioko tropa eskasen aurrean. Tiberio trebea bazen ere abaroek aurrera egiten zuten etengabe. Azkenean Bizantzio bake itun bat sinatzera behartu zuten 80.000 zilarrezko txanponen truke besteak beste. Bake ituna tributua ordaintzea baino garestiagoa suertatu zen inperioaren Balkanetako politikaren gainbehera erakutsiz.
Iberiar penintsula
Justinianok erresuma bisigodoak bizitako anarkia aldi batez baliatuz iberiar penintsulako hegoaldea hartu zuen. 569 eta 572. urteen artean Leovigildo erregearen agindupean bisigodoek Kordoba eta beste zenbait hiri birkonkistatu zituzten eta ondoren Bizantziorekin bata bestearen domeinua errekonozitzen zuen itun bat sinatu zuen. Suintila erregea izango zen mende erdi bat beranduago Bizantzioren jabetza iberiarrak behin betiko konkistatuko zituena.
Persiako guda
571. urtean Armeniako biztanleak persiar agintarien kontra matxinatu ziren. Armeniarrak katolikoak ziren eta Bizantzioko inperio kristauari laguntza eskatu zioten; erantzuna hurrengo urtean jaso zuten Bizantziok Kosroes I.aren kontrako guda berrekin zuenean. Zenbait arrakasta lortu zuten hasieran ez zen guztia hain erraza izan hala ere. Bizantzioko tropek Nisibisgo hiria setiatu zuten. Setioa amaitu baino lehen Justinok armadaren buruzagia aldatzea erabaki zuen gudariak matxinatzea lortuz. Justinok gasanidak, eskualdean zituzten aliatu monofisistak, haserretu zituen ondorioz gasanidek persiarrei Siria inbaditzeko bidea eman zieten non preso ugari egin zituzten. Bost hilabeteko setioaren ostean persiarrek Daras konkistatu zuten, Bouron ibai hertzean. Persiarren arrakastak Justinok korde mentala galtzea ekarri zuen. Sofia enperatrizak zuzentzen zuen inperioa bere senarraren izenean. Irtenbide gisa Sofiak persiarrekin urtebeteko bake ituna sinatu zuen dirutza ikaragarri baten truke. Beranduago hiru urteko akordio bat sinatu zuen. Aldi berean abaroak Dalmazian Tiberioren kontra zebiltzan lehen aipatu bezala.
Erlijioa
Hasieran Justiniano baino toleranteagoa izan bazen ere Sirimisgo Juanen aholkuei jarraiki apaiz monofisistak gogor jazarri zituen Siria eta Egipton kaltetarako izan zen politika. Erabaki hauek harrigarriak dira Sofia eta Justino berak joera monofisistak izan zituztela jakinda.
Azken urteak
Benetako agintea azken urteetan Sofiaren eskuetan egon zen. Justinok burua galdu zuen eta krisietan ingurukoak jo eta hozkatzen zituen eta burua leihoetatik bota nahi izaten zuen.
Argitasun bolada batean bere oinordeko Tiberio Konstantino zesar izendatu zuen ondorengo diskurtsoa bota zuelarik:
« | Ezazu odolik isuri, ezazu mendekurik hartu, ezazu jendearen gorrotoa ekarri didaten erabakirik errepikatu eta izan bedi esperientzia zure gidari nire ereduaren ordez. Gizon lez bekatu dut; bekatari lez, baita bizi honetan, neurriz kanpoko zigorra jaso dut; hala ere nire konfiantzaz baliatu diren zerbitzari hauek (bere ministroei seinalatuz) nirekin batera aurkeztuko dira Kristo aurrean epaiaren garaia iristen denean | » |
—Edward Gibbon The Decline and Fall of the Roman Empire, 45. kapitulua |
Hil artean Sofia eta Tiberiok, ostera Tiberio II.a izango zenak, izango zuten agintea Justinoren izenean.
Aurrekoa Justiniano I.a |
Bizantziar agintaria 565 -578 |
Ondorengoa Tiberio II.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Justino II.a |