Phellinus chrysoloma

Phellinus chrysoloma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaPhellinus
Espeziea Phellinus chrysoloma
Donk, 1971
BasionimoaPolyporus chrysoloma

Phellinus chrysoloma Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoak: Daedalea chrysoloma, Physisporus chrysoloma, Fomes abietis, Poria chrysoloma, Trametes abietis, Polyporus abietis, Daedalea indurata, Phellinus pini var. abietis, Phellinus abietis, Porodaedalea chrysoloma.

Deskribapena

Karpoforoa: Arrea, gris iluna helduaroan, kapelak eremu zirkularrekin, 6 eta 10 cm bitartean zabal, askotan elkartzen direnak, ertz mehea. Karpoforo tuberosoak ere bai, gogorrak, eskailera forman dauden geruza dekurrenteekin. Oso irregularra, bihurgunetsua. Hazkuntza eraztun argiekin, kanela koloretik hori-okre koloreraino. Urte anitzekoa.

Bilbea: Arre-herdoil kolorekoa, 1 eta 3 cm bitarteko lodierakoa.

Tutuak: Geruzatuak, 1 eta 3 cm bitarteko geruzak.

Poroak: Arre-horixka kolorekoak, oso argiak berriak badira, angelutsuak, horma meheekin, 2-3 mm.[2]

Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen “phellinos” hitzetik. Chrysoloma epitetoa ere grekotik dator, urrea esan nahi duen “chrysos” hitzetik eta ertza esan nahi duen “loma” hitzetik. Ertzaren koloreagatik.

Jangarritasuna

Ez da jangarria.

Sasoia eta lekua

Akuzifolioetan, izei zaharren azalean.

Banaketa eremua

Batez ere Eskandinavia, Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Mongolia, Japonia.[3]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 527 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Phellinus chrysoloma: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak