Rudolf Carnap (Wuppertal, 1891komaiatzaren 18a - Santa Monica, Kalifornia, 1970ekoirailaren 14a) alemaniarfilosofo bat izan zen. Filosofia irakaslea Praga, Chicago eta Los Angeles hirietako Unibertsitateetan. Vienako Zirkuluaren burutzat hartu izan da. Logikaren ingurukoak izan dira bere lanak, eta eragin handia izan dute gaur egungo hizkuntzalaritzan; hizkuntzaren analisi logikotzat definitu zuen filosofia. Carnapen lan aipagarrienak: Munduaren egitura logikoa (1928), Mintzairaren sintaxi logikoa (1934), Esanahia eta beharra (1947), Semantikarako sarrera (1948), Logika sinbolikorako sarrera (1954).