Sare odoltsu
Sare odoltsua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius sanguineus eta Cortinarius sanguineus Gray, 1821 Fr. |
Banaketa mapa | |
Basionimoa | Agaricus sanguineus |
Sare odoltsua (Cortinarius sanguineus) Cortinariaceae familiako onddoa da.[1] Ez da inola ere gomendatzen kontsumitzea. Autore batzuek Cortinarius gorriek, efektu toxiko garrantzitsuak dituztela esaten dute, baita hilgarriak ere.[2]
Deskribapena
Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, hasieran kanpai formakoa, gerora ganbila eta amaieran laua. Lehorra da, ile edo ezkata apur bat du eta gorri-odol kolorekoa da, baina ez distiratsua, opakua baizik.
Orriak: Itsatsiak, zabalak, zabal eta gorri-odol kolorekoak, gero zahartzean gorri-okre bihurtzen direnak.
Hanka: Luzea eta zilindrikoa, baina zertxobait lodiagoa oinarrian. Fibrilosoa da, odolaren kolorekoa, eta kolore bereko gortina iheskorra du.
Haragia: Gorri-laranja kolorekoa, hauskorra, errefauen antzeko usain zehaztugabea
eta zapore mingotsa.[3]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Sanguineus epitetoa latinetik dator eta gorri-odol kolorea esan nahi du. Bere koloreagatik.
Toxikotasuna
Pozoitsua da, eta orain hilgarria ere izan daitekeela uste da.[4]
Nahasketa arriskua
Koniferen azpian ateratzen delako eta kapelako distirarik ezak, oso antzekoa den Cortinarius cinnabarinus delakoarekin bereizten du.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean koniferoen azpian ateratzen da, enborren oinarrian. Urria da.[5]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Japonia, Australia eta Errusia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 243 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 224 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 231 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 229 or. ISBN 84-505-1806-7..