Suillus collinitus
Suillus collinitus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Suillaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Suillus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Suillus collinitus Kuntze, 1898 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Boletus collinitus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Suillus collinitus Suillaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri erdipurdikoa, kendu azala eta tutuak. Nolanahi ere , hornigai gisa erabiltzen da (Sierra Morenan orein eta basurde haragien hornigai gisa erabiltzen da)
Deskribapena
Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa; lehenik ganbila, gero ertza altxatuta laua. Gaztaina zurbil kolorekoa edo marroi-horia, azalarekin uztartuta dauden fibrilla marroi ilunekin, hezetasunarekin likatsua da.
Tutuak: Itsatsiak, horiak, luzeak, baina Suillus granulatus espeziean baino laburragoak.
Poroak: Horiak, ez dute esnezko, tantatxo zuririk ateratzen, Suillus granulatus delakoaren ezaugarria.
Hanka: 5 - 9 x 1 - 1,5 cm-koa, zilindrikoa, oinarrirantz estutzeko joera du, batzuetan puntan amaitzen da. Kolore hori-zurixka du eta pikortatze hori batez apainduta dago, gero marroi bihurtzen da hondo horixkan; oinarrian arrosa kolorekoa da, mizelioaren hifen antzera.
Haragia: Zuri-hori kolorekoa; gogorra eta hauskorra gaztetan, zahartzean Boletus guztiak bezala biguna. Ez da kolorez aldatzen eta ez du usain edo zapore berezirik.[2]
Etimologia: Suillus hitza, latinezko "su" "suis" txerri-tik dator, bere zaporeari erreferentzia eginez edo agian txapelaren izaera likatsuari erreferentzia eginez. Collinitus epitetoa latinetik dator eta “untado”, likatsua esan nahi du. Gainazal likatsuagatik.
Jangarritasuna
Jangarria, azala eta tutuak kendu egin behar zaizkio. Suillus granulatus onddoaren antzeko kalitatekoa.[3]
Nahasketa arriskua
Suillus granulatus espeziaren antzekoa da, eta autore batzuek honen aldaera bat bezala hartzen dute; Suillus collinitus delakoak mizelio arrosa du, eta kapelan fibrilla batzuk agertzen dira azalarekin uztartuta. Eraztunik gabeko Suillus luteus baten antza ere badu.[4]
Sasoia eta lekua
Udaren amaieran eta udazkenean. Euria egin eta egun gutxira ernetzen da. Pinu gorrietan, baina basoko soilgune belartsuetan ere ager daiteke.[5]
Banaketa eremua
Europa, Iran eta Kolonbian ere aurkitu da.
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 73 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 138 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 525 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 47 or. ISBN 282-0865-4..