Trichaptum biforme
Trichaptum biforme | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Trichaptum |
Espeziea | Trichaptum biforme Ryvarden, 1972 |
Basionimoa | Polyporus biformis |
Trichaptum biforme Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da kontsumitu, oso larrukara da.
Sinonimoak: Coriolus pergamenus, Hirchioporus pergamenus, Polyporus biformis (basionimoa), Trametes pergamenus.
Deskribapena
Basidioma: Fruktifikazio sesilak, inbrikatuak, oso gutxitan isolatuak, pileatuak, 2 eta 8 cm bitarteko zabalerarekin eta 0,1 eta 0,3 cm bitarteko lodierarekin, espatula formarekin, eremu zirkularrekin, zuri-krema kolorekoa, helduaroan grisaxka.
Poroak: Angelutsuak, labirintikoak, morexka koloretik marroira doazen kolorekoak.
Haragia: Larrukara, zuri-okre kolorekoa, zahartzaroan zerrenda ilun estuak izaten ditu, usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]
Jangarritasuna
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
Trichaptum abietinum delakoarekin, nahas daiteke, hau koniferoen egurretan hazten da, kapelaren azalean alga berdexkak izaten ditu eta ez da hostozabaletan ateratzen. Trichaptum fuscoviolaceum espeziea pinuen egurrean hazten da, eta himenoforo tubularra du.
Sasoia eta lekua
Urte osoan arrunta. Hildako egurretan egoten da, batez ere hostozabalen egurretan, (Fagus, Quercus, Betula). Elkarrekin bat egindako kapela kolonia handiak osatuz ateratzen da, teilatutxo baten moduan.
Banaketa eremua
Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[4]
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Aranzadi, zientzia elkartea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Trichaptum biforme: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.