Eonaviera
Eonaviera, galiziera-asturiera edo Asturias mendebaldeko fala, bere hiztunek gehienetan fala deitua, Asturiasko (Espainia) Eo eta Navia ibaien arteko mintzaira da, Eo-Navia eskualdean mintzatzen dena, alegia.
Haren izena ez ezik, izaera ere eztabaidatua da. Real Academia Galega eta Instituto da Lingua Galega erakundeen iritziz, eonaviegoa galizieraren aldaera bat da, eta hizkuntzari galego de Asturias edo galego eonaviego deritzote. Beste batzuek (Academia de la Llingua Asturiana, adibidez), berriz, eonaviera asturiera eta galizieraren arteko aldaera berezitzat hartzen dute, gallego-asturianu izena hobetsita. Asturiasko Gobernuak bultzatutako Asturieraren Normalizaziorako Plangintzan, erkidegoko mendebaldean mintzatzen dena galiziera-asturiera dela esaten da: haren sostengurako neurri zehatzak proposatu eta de facto asturieraren maila berean ipini dituzte. Oro har, eonaviera galizieraren aldaeratzat jotzen delako ikuspegia zabalduago dago.
Hiztunak 45.000 bat dira, eta hizkuntzak berezko literatura txiki bat ere badu. Idazle ezagunenak Aurora Rivas, Xose Miguel Suarez, María José Fraga eta Xavier Frías Conde dira.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Eonavieraz) Fala Viva elkartea
- (Eonavieraz) Xeira Kultur Elkartea, eonavieraren izaera asturiarraren aldekoa
- (Eonavieraz) Mesa prá Defensa del Galego de Asturias, eonaviegoaren izaera galiziarraren aldekoa