Leones
Leonesa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Espainia, Portugal |
Hiztunak | Jatorrizkoak: 25.000 lagun |
Rankinga | ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Gaztela eta Leónen onartuta |
Eskualdea | León, Zamora eta Bragantza (Mirandesa) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak Astur-leones | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | leon1250 |
Linguasphere | 51-AAA-cc |
Linguist List | ast-leo |
Leonesa[1] (asturllionés, llionés, llengua llionesa)[2] astur-leonesaren mendebaldeko aldaera edo hizkuntza da. Ia hiztun guztiak elebidunak dira. Estimazioen arabera, 25.000 bat lagunek mintzatzen dute[3].
Sektore batzuek, Asturiasen batez ere, leonesa asturieraren aldaeratzat hartzen dute, berezko hizkuntzatzat jo beharrean, eta asturlleonés occidental deritzote. Leonen, berriz, Conceyu Xoven ('Bilera gaztea' euskaraz)[4] inguruko elkarteek[5] moduko talde batzuek leonesa hizkuntza beregaintzat jotzen dute eta, horrela, asturieraren idaztarau estandarra erabili beharrean, leoneserako arau propioa defendatzen dute.
Bestalde, Leongo idazleek eta hizkuntzaren alorrean lan egiten duten elkarte kulturalek[6] Academia de la Llingua Asturianaren idaztarau estandarra erabiltzen dute, oro har.
Leonesa mintzatzen zen balizko lurraldeari Leongo Herria deitzen diote zenbait sektore erregionalistak.
Hiztunen geografia
Hiztunak Leongo iparralde, hegoalde eta mendebaldean, eta Zamorako mendebaldean (Sanabria, Benavente, Aliste, Sayago, eta Los Arribes) dira. Hala ere, gehienak adinekoak dira. Salamancako Arribes eta Sierra de Gatako toponimian eta berbategian ere leonesaren arrastoak daude.
Portugalgo Bragantza barrutian mintzatzen den mirandesak leonesarekin harreman estua du, nahiz eta bere idaztaraua duen eta portugesaren eragin handia izan.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren 38. arauan, 204. orrian, astur-leonesa aipatzen da. Eskuratze data: 2010-12-23
- ↑ leonesaretzat idaztarau propioa defendatzen dutenentzat: llïonés, llingua llïonesa
- ↑ Facendera pola Llengua-ren aldizkaria
- ↑ Conceyu Xoven
- ↑ El Toralín eta El Fueyu.
- ↑ Furmientu, Facendera pola Llengua, La Caleya, Faceira eta El Teixu.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Héctor García Gil. El asturiano-leonés: aspectos lingüísticos, sociolingüísticos y legislación
- Asturiar Hizkuntzaren Akademia
- Asturleonesaren mapa linguistikoa.
- La Caleya, Astorgako elkarte kulturala (leonesez)
- Furmientu, Zamorako elkarte kulturala (leonesez)
- Faceira, Leongo elkarte kulturala (leonesez)
- El Teixu, Astorgako elkarte kulturala (leonesez)