Ipar hemisferio

Ipar hemisferioa edozein planetaren —baina bereziki Lurraren— iparraldeko erdia da, hau da, Ekuatoretik iparraldera dagoen esfera-erdia.
Lurrari dagokionez, Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta ia Asia osoa bertan daude, baita Afrika gehiena eta Hego Amerikako iparraldeak ere.
Munduko biztanleriaren % 90 hor bizi da, eta hemisferiorik aberatsena dela jotzen da, herri industrializatu ia guztiak hortxe baitaude.