Quelet onddo

Quelet onddoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaSuillellus
Espeziea Suillellus queletii
Simonini, Vizzini & Gelardi, 2014
BasionimoaBoletus queletii
Mikologia
 
poroak himenioan
 
ez dauka orririk
 
hanka biluzik dago
 
espora olibak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Quelet onddoa (Suillellus queletii) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Jangarri ona, baina ez du Edules saileko onddoen kalitaterik. Egostea gomendatzen da.

Sinonimoak: Boletus purpureus, Boletus clavicularis, Boletus queletii (Basionimoa), Boletus bresadolae, Versipellis queletii, Boletus slavonicus, Suillus slavonicus, Suillus queletii, Dictyopus queletii, Suillus clavicularis, Boletus erythropus subsp. rubens, Tubiporus queletii.

Deskribapena

Kapela: 8 eta 15 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa, gero ganbila eta azkenean laua. Kolore oso aldakorrekoa, hasieran hori-oliba, gorri-kobre laranjara pasatuz, gorri-adreilu, laranja-kobre, batzuetan erreflexu arrosekin. Azala delikatuki belusatua edo ia leuna, lehorra.

Tutuak: Hori-oliba kolorekoak, 5 eta 25 mm bitartekoak, banangarriak. Ukitzean urdindu egiten dira.

Poroak: Lehenengo horiak, gero gorri antzekoak edo gorri-purpura kolorekoak. Ukitzean urdindu egiten dira. Poroen ertzak gorriak (lupa batekin ikus daiteke)

Hanka: Leuna, zilindrikoa, ez du sarerik, erdian pixka bat lodiagoa eta oinarriruntz zorroztu egiten da. Hori kolorekoa goialdean, eta gorri-purpura edo gorri-zikina oinarrirantz. Ukitzean urdindu egiten da.

Haragia: Lodia eta trinkoa. Kolore horia kapelan eta oinaren zati batean eta oinaren oinarrian, gorri-purpura, azkar samar jotzen du itsas-urdin ilunerantz ebakitzean. Zapore garratza eta fruta usain arina.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Queletii epitetoa, Lucien Quélet mikologo frantsesaren omenez.

Jangarritasuna

Jangarria, baina denbora luzez prestatu behar da, gordinik edo erdi-gordinik arriskutsua izan baitaiteke.[3]

Nahasketa arriskua

Boletus hau erraz nahasten da Boletus erythropus espeziarekin, oina gorriz punteatuta duena et Boletus luridus onddoarekin, hankan sarea duenarekin. Bada rubifundus forma, gorri-purpuraz eta gorri-karmin koloreko punteatuarekin kapelan eta oinean eta tutu hori-laranja kolorekoekin. Lateritus aldaerak kapela gorri-adreilu kolorekoa du eta oin sendo eta erraboilduna.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenenaren hasieran. Batez ere, eremu belartsu eta hezeetan, baso hostoerorkorren eta koniferen bazterretan. Baita baso-bideen ertzetan ere.[5]

Banaketa eremua

Europa osoa, Errusia, Turkia.[6]

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 53 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 152 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 499 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 38 or. ISBN 282-0865-4..
  6. Suillellus queletii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak