Rodney Robert Porter
Rodney Robert Porter (Newton-le-Willows, Lancashire, Ingalaterra, 1917ko urriaren 8a - Winchester, Hampshire, Ingalaterra, 1985eko irailaren 6a) britainiar biokimikaria izan zen.
Biografia
Liverpool eta Cambridgeko unibertsitateetan ikasketak egin ondoren, Oxfordekoan izan zen irakasle. Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen 1967. urtean Estatu Batuetako Gerald Edelman biokimikariarekin batera, antigorputzen ezaugarri kimikoei buruzko azterlanengatik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak