Su-jaurtigailu
Su-jaurtigailua sua metro batzuetara proiektatzen duen arma da. Lehen aldiz Antzinako Grezian erabili ziren, K.a. I. mendean. Modernitatean, hala ere, garapen handiagoa izan dute, bereziki Lehen Mundu Gerraren ondotik eta era zabalduan Bigarren Mundu Gerran.
Mota ezberdinetako su-jaurtigailuak daude. Batzuek piztutako likido inflamable bat jaurtitzen dute, eta beste batzuek gasak sortutako su bat. Su-jaurtigailu militar gehienek likidoa erabiltzen dute, baina komertzialek propanoa edo gas naturala erabiltzen dute, seguruagotzat hartzen dena. Militarren erabileraz gain nekazaritza ere erabilpenak ditu.