Ulysses Simpson Grant
Hiram Ulysses Grant, ezagunagoa da Ulysses Simpson Grant izenaz (Point Pleasant, Ohio, AEB, 1822ko apirilaren 27an jaioa – Mount McGregor, New York, AEB, 1885eko uztailaren 23a), Ameriketako Estatu Batuetako 18. presidentea izan zen.
Biografia
Estatu Batuetako jenerala eta politikaria izan zen. Mexikoko gerran (1845-1848) parte hartu zuen, eta gero Gerra Zibilean batasunaren aldekoekin gudukatu zuen. Belmont-eko garaipena eta Donelson eta Henry gotorlekuak (1862) eskuratu zituen. Vicksburgen eta Mississippin garaile (1863) izan zen; Iparraldekoen buruzagitza hartu zuen; Richmond (1865) hartu eta Lee jeneralaren errendizioa Appamattoxen onartu zuen.
Alderdi errepublikarraren izenean lehendakari hautatu zuten (1868, 1872), baina ez zen politikari ona izan, eta Hegoaldearen kontrako zapalkuntza (carpetbaggers) ez zuen gaitzetsi. Haren politikak alderdiaren barruan ere oposizioa sortu zuen eta ez zen berriro hautatua izan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Egungoa: Joe Biden |