Alan MacDiarmid
Alan MacDiarmid | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Masterton, 1927ko apirilaren 14a |
Herrialdea | Zeelanda Berria Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Drexel Hill (en) , 2007ko otsailaren 7a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Arlington Cemetery (en) Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: falling from height (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Victoria University of Wellington (en) Cambridgeko Unibertsitatea Hutt Valley High School (en) Sidney Sussex College (en) Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Weir House (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Pennsylvaniako Unibertsitatea Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen St Andrews Unibertsitatea University of Texas at Dallas (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Alan Graham MacDiarmid (Masterton, 1927ko apirilaren 14a - Dexel Hill, Pennsylvania, 2007ko otsailaren 7a) zeelandaberritar-estatubatuar kimikaria izan zen. 2000ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Alan Heeger eta Hideki Shirakawarekin batera, polimero eroaleen aurkikuntzagatik.
Wellingtongo Victoria Unibertsitatean ikasi zuen. Beka bat jaso zuen Michigan-Madisongo Unibertsitatean ikasteko, non kimika ez-organikoan lizentziatu zen, eta Cambridgen ikasketak zabaldu zituen.
1964an Pennsylvaniako Unibertsitatean Irakasle sartu zen. Hogei urtez silizioaren kimikari buruz ikertu zuen. Bere ikerketarik ezagunena polimero eroaleei buruzkoa izan zen, elektrizitatea eroatzen duten material plastikoei buruzkoa. Heeger eta Shirakawarekin kolaboratu zuen eta bere ikerketak argitaratu zituzten 1977an.