Eduard Buchner

Eduard Buchner

(1907)
Bizitza
JaiotzaMunich1860ko maiatzaren 20a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
BizilekuaMunich
HeriotzaFocșani1917ko abuztuaren 13a (57 urte)
Hobiratze lekuaFocsani German Soldiers Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Lotte Stahl (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
Municheko Teknologia Unibertsitatea
University of Erlangen–Nuremberg (en) Itzuli
Hezkuntza-mailakatedraduna
Tesi zuzendariaAdolf von Baeyer
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Berlin
Wrocław eta Tübingen
Enplegatzailea(k)Tübingengo Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Wrocławeko Unibertsitatea
Würzburgeko Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Find a Grave: 150720578 Edit the value on Wikidata

Eduard Buchner (Munich, 1860ko maiatzaren 20a - Munich, 1917ko abuztuaren 13a) alemaniar kimikari garrantzitsua izan zen, 1907an Nobel Saria irabazitakoa (biokimikan egindako ikerketa eta hartzidura ez zelularraren aurkikuntzagatik).

Biografia

Eduard Buchner 1907an

Eduard Buchner Munichen jaio zen, 1860ko maiatzaren 20an. Aita Ernst Buchner sendagilea zen, Municheko unibertsitateko akademikoa zena eta ama, berriz, Friderike Martin. Anaia zaharragoa zen Hans Buchner ere izen handiko zientzialaria izan zen eta anaiaren hezkuntzaren ardura hartu zuen, aita 1872an hil zenean, Eduardek 12 urte besterik ez zituen-eta.

1884an hasi zituen kimikako ikasketak Adolf von Baeyerrekin eta botanika Karl Wilhelm von Nägelirekin Municheko Institutu Botanikoan.

Otto Fischer en Erlangenekin lan egin zuen eta, 1888an, doktoretza lortu zuen Municheko unibertsitatean. 1893tik aurrera, Kiel, Tubinga, Berlin, Breslau eta Würzburgeko irakasle izan zen[1].

1900ean Lotte Stahlekin ezkondu zen.

Lehen Mundu Gerran ospitale batean aritu zen lanean, lehenengo lerroan. 1917ko abuztuaren 3an, zauritu egin zuten eta Munichera eraman zuten ahalik eta azkarren, baina handik 9 egunetara hil egin zen, zaurien ondorioz.

Ikerketa zientifikoak

Anaiaren ikuskapenpean, oinarrizko zientzietan ikerketak burutzen ari zenean, 1885ean egin zuen lehen argitalpen garrantzitsua bere esparruan: Der Einfluss des Sauerstoffs auf Gärungen (Oxigenoak hartziduran duen eragina).

1893an, hartzidura kimikoa ikertzen zuen laborategi txiki bat jarrita zuten eta irakasle izan zen esparru honetan. Urte horretan egin zituzten legamiaren zelulen gaineko lehen esperimentuak, baina hasieran ez zitzaion ikerketa lerro honi etorkizunik ikusi eta hurrengo 3 urteetan alboratu egin zuten.

Urte horren amaieran, Kieleko unibertsitateko laborategiko sekzio analitikoaren gainbegirale bilakatu zen eta irakaskuntzan aritu zen han.

1895ean, eman zioten irakasle gradua, baina urtebete besterik ez zen pasatu Tubingatik deitu ziotenean Hans von Pechmannek zuzenduriko kimika laborategian irakasle berezi izateko[2]. Pechmann polietilenoa aurkitu zuen kimiko ospetsua zen eta Munichetik zetorren hau ere. 1895 eta 1902 artean, Eberhard-Karls-Universität Tübingen izan zen bere destinoa.

Baliabide eta harreman gehiago zituen orain eta legamiaren gaineko ikerkuntzan jarraitzeko erabakia hartu zuen. Anaiarekin harremanetan jarraitu zuen, garai hartan, Municheko Higiene Institutuko direktorioko kide.

Nobel Saria lortzera eramango zuen ikerketari buruzko lehen testua Berichte der Deutschen Chemischen Gesellschaft (Alemaniako Elkarte Kimikoaren Informeak) aldizkari zientifikoan argitaratu zuen Über alkoholische Gärung ohne Hefezellen izenburuarekin (Legamiaren zelularik gabeko hartzidura alkoholikoari buruz)

Geroago, 1903an, hartzidurari buruzko ikerketei buruzko txosten sakonago bat egiten zuen liburua argitaratu zuen: Die Zymasegährung (Zimasaren hartzidura). Martin Hahn eta bere anaia zen Hans Buchnerrekin elkarlanean egin zuen. Azken hau bakteriologo ezaguna izango zen etorkizunean.

1907an lortu zuen Nobel Saria Kimikan, zelula bizirik gabeko hartzidura alkoholikoaz egin zituen aurkikuntzengatik. Esperimentu haietan frogatu zuen hartzidura alkoholikoa ez zela legamiaren zelulen ekintza fisiologikoagatik bakarrik gertatzen, zimasa izeneko entzimen eraginez baizik[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak