Karl Ziegler
Karl Ziegler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Helsa, 1898ko azaroaren 26a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Mülheim, 1973ko abuztuaren 12a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Hauptfriedhof Mülheim an der Ruhr (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Marburgeko Unibertsitatea RWTH Aachen University (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Karl von Auwers (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Akisgran eta Heidelberg |
Enplegatzailea(k) | Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea Martin Luther University Halle-Wittenberg (en) RWTH Aachen University (en) Heidelbergeko Unibertsitatea Marburgeko Unibertsitatea Max Planck Institute for Coal Research (en) (1943 - 1969) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Zientzien Bavariar Akademia North Rhine-Westphalia Academy for Sciences and Arts (en) Edinburgoko Errege-elkartea |
Karl Ziegler (Helsa, Alemania, 1898ko azaroaren 26a - Mülheim, Alemania, 1973ko abuztuaren 12a) alemaniar kimikaria izan zen.
Biografia
Marburgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Main, Heidelberg eta Halleko Unibertsitateetako irakasle izan zen, eta Kaiser Wilhelm Institutuko (gero Max Planck izan zena) zuzendari izan zen.
Karbono-kateei buruzko ikerketak egin zituen, gaur egun lurringintzarako oinarrizko direnak.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren aluminio eta berunezko gai organometalikoei buruz hainbat ikerketa egin zituen. Ikerketa horietan "Zieglerren katalizatzailea" aurkitu zuen, olefinak molekula pisu astuneko eta oso egitura ordenatuko polimeroetara katalizatzeko erabilia.
1963an Kimikako Nobel saria irabazi zuen, Giulio Nattarekin batera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak